Etsipena eta ikasteko ezintasuna

Argitaratua: Friday, 13 May 2005, 10:05 AM
Gloria Sanchez

Nahi izatea ahal izatea dela esaten du herriak. Hori egia bada ere, askotan nahi bai, baina, ez dakigu nola. Ikasteko gaitasun nahikoa eduki eta, hala ere, ikasteko gai sentitzen ez den pertsona baten aurrean baldin bagaude, aztertu egin behar dugu zein den gogorik eza horren iturria. Amore eman duen ikaslea gehiago ikasteko prest ez dagoen ikaslea da. Une horretara ailegatuta, gustura hartuko lukete pertsona horiek atsedena, baina, inguruko errealitateak eraginda harrapatuta daude gehienetan eta ezin diote euskara ikasteari utzi. Ondorioz behartuta aurkitzen ditugu, gure geletan, etsita eta motibazioa erabat galduta, ikasi ezinik. Blokeo afektiboa handiegia da gogorik eza beren kabuz gainditu ahal izateko. Eta hor daude gure aurrean beraien motibazio-falta guretzako erronka bihurtuta.

Beste eduki interesgarriak

Motibazioa ikasprozesuaren eragile

H105 - Etsipena eta ikasteko ezintasuna

Gloria Sanchezek hitzaldi bat eman zuen 2002an HABEk UEUrekin batera antolatutako Helduen euskalduntzearen V. jardunaldien barruan, "Etsipena eta ikasteko ezintasuna" izenburupean. Jardunaldien izenburu nagusia da "Motibazioa ikasprozesuaren eragile". Gai teorikoak nahiz praktikoak jorratu ziren bertan. Bideo honetan, hitzaldi osoa duzue entzungai.