Etorkinak Zarautzen euskara-ikasle

Argitaratua: Thursday, 13 May 2004, 9:20 AM
hizpide 56

Gero eta etorkin gehiago daude EAEn. Eta gero eta gehiago dira horien artean euskara ikasi nahi dutenak. Eskariari erantzunez, hasiak dira jadanik Zarauzko udal euskaltegian etorkinei euskara-eskolak ematen. Batzuetan, jatorrizko hizkuntza ez da gaztelania. Kulturak, ikasketa-mailak eta interesak ere desberdinak izan ohi dira. Eta horrek guztiak berariazko erantzuna eskatzen du. Artikulugileak 2003ko martxoan abian jarritako bi talderen berri emango digu.