Escribir es reescribir. La reescritura en las secuencias didácticas para la expresión escrita

Argitaratua: Thursday, 22 September 2016, 10:59 AM
Idatzi

Writing is rewriting. Aipamen horrek azaleratzen du idazkuntzaren alderdirik zailenetarikoa: lehen bertsiora itzultzea, berori aztertzeko, hobetzeko eta azkeneko bertsioa doitzeko. DOLZek eta SCHNEUWLYk aditzera ematen dutenez, prozesu motela da idaztea, neketsua, joan-etorri handikoa, etenik gabeko berridazketak eskatzen dituena.

Euren esanetan, testu-generoetan oinarritutako sekuentzia didaktikoen helburuetako bat norberak idatzitako testuak aztertzeko, epaitzeko, berreraikitzeko eta hobetzeko  prestatzea da, hori guztia ikaskide baten testua bailitzan.

Horretarako lau jardun nagusi aurreikusten dute sekuentzia didaktikoaren bilakaeran:

      • Lehen ekoizpena - azken ekoizpena. Prozesua era horretara aurkeztuta, ikasleak badakite idatzitako testua berrartu, eraldatu eta hobetu beharko dutela.
      • Bikoteka edota taldean testuen gaineko eztabaida. Nagusiki lehen bertsioen inguruan, baina, betiere, irizpide jakinetatik abiatuta.
      • Ikaskideek idatzitako testuak hobetzea. Arazoak azaleratzen dituen testu bat jaso eta berridatzi beharko dute ikasi edota azaleratutako irizpideen arabera.
      • Testua ekoizteko irizpideak eta laguntzak. Aldez aurretik eskainiak, ezinbesteko iparrorratz bilakatzen dira lehen bertsioa idazteko eta azkenera iristeko.

Alegia, testu idatziak izan dezakeen bat-batekotasuna eraldatzea da neurri handi batean bilatu nahi dena.

Artikulua esteka honetan

Comments

    Beste eduki interesgarriak

    Cassany

    La corrección de los escritos: del rojo a la nube. Daniel Cassany

    Zuzenketak egitea lehen bezain garrantzitsua da; egun gehiago idazten delako eta testu onak ibilbide luzeagoa duelako. Horixe da, hain zuzen, Daniel Cassanyk “La corrección de los escritos: del rojo a la nube” artikuluan aditzera ematen duena.