Didakteka
"Enseñar a leer y comprender". Irakurmenaren didaktikari buruzko bideo-sorta
- Atala:
- Egileak:
- Dokumentu-mota:
- Área de conocimiento:
- Trebetasunak:
- Atala:
- Egileak:
- Dokumentu-mota:
- Área de conocimiento:
- Trebetasunak:
- Visitas: 227
- Comentarios: 0
- Favoritos: 1
Irakurmenaren didaktikari buruzko bideo-sorta bat egin du Daniel Cassanyk irakasleei begira eta YouTuben duen kanalean partekatu: Enseñar a leer y a comprender. Foroan eman dugu berri dagoeneko baina sorta bukatu duenez, aipamen osoagoa egitera gatozkizue.
Hogeita hamabost bideo labur dira guztira; iraupena sei eta hamalau minutu artekoa da; asko, sei-zazpi minutu ingurukoak. Azalpen laburrak, adibideak, esperientziak, pasadizoak, etab. aurkituko ditugu. Diziplinarteko ikuspegiaz egin ditu Cassanyk bideo hauek, zenbait alor ukitu baititu, hala nola linguistika, pedagogia, metodologia edota hezkuntza. Haren ustez, irakurmenak ere diziplinarteko izaera du eta hezkuntzan dauden ikasgai eta eremu guztietan landu beharko litzateke, ez soilik hizkuntzarekin zuzenean lotutakoetan. Aipatzekoa da adimen artifizialari ere erreparatu diola, agian eremu honetako gaiak laster zaharkiturik gera daitezkeela jakin arren, bilakaera oso bizkorra baita. Osorik eta jarraian ikusteko aukera dago, jakina, baina alorren batera ere jo daiteke zuzenean, hala nahi izanez gero. Nagusiki, gaztelania erabiltzen da, adibide batzuk bestelako hizkuntzaren batean egon arren.
Hona hemen bideo-sorta osoa, azalpen laburrarekin eta iraupenarekin:
- Aurkezpena (printzipio orokorrak).
1. Enseñar a leer hoy (7:23) (gizarte letratuan bizi gara, ia dena baitago idatzita; hortaz, zaila da bizitzea irakurtzen eta idazten jakin ezean).
2. Mediar la lectura (7:11) (irakasleen bitartekari-rola azpimarratu behar da, nagusiki, testuaren eta ikaslearen artean bitartekotza-lana egiten baitute nagusiki).
- Psikolinguistika (oinarri psikologiko eta linguistikoak).
3. Leer es comprender (6:28) (batzuetan esaten dugu idazki bat ozenki esatea, testua goitik behera berrikustea, hura kopiatzea... dela irakurtzea; baina irakurtzea, funtsean, ulertzea da).
4. Descodificar grafías (6:21) (esanahia ulertzeko, grafiak deskodetu behar dira).
5. Entrenar a los ojos (7:19) (idazkiak irakurtzeko begien jokabidea trebatzea, esaterako horien finkapena).
6. Interpretar formatos (7:51) (testu-generoak antzemateaz).
7. Explorar textos (7:09) (bi estrategia nagusi testuekin interakzionatzeko: skimming eta scanning, alegia gainetikako irakurketa eta irakurketa xehea).
8. Anticipar significados (7:20) (irakurtzeko estrategia garrantzitsua da dugun esperientzia guztia baliatuta esanahia aurreratzea).
9. Tipos de comprensión (7:45) (lantzen diren ulermen-motak: hitzez hitzekoa, inferentziala eta kritikoa).
10. Recuperar implícitos (9:03) (garunak nola jokatzen duen datuak inferitzeko eta testu baten esanahia eraikitzeko).
11. Comprender implícitos (9:22) (irakurle desberdinek testu bera modu desberdinean uler dezakete, inplizituak inferitzeko prozesua eta irakurlearen kultura partikularra direla-eta).
12. Utilizar las memorias (7:55) (irakurtzean esanahiak eraikitzeko bi memoria erabiltzen dira nagusiki: lanekoa eta epe luzekoa).
- Metodologia (nola jokatu eskolan ikasleen benetan laguntzeko ulertzen: nola irakatsi irakurtzen, irakurtzeko zenbait ariketa, zer egin ezagutzen ez diren hitzekin…).
13. Preparar una lectura (8:01) (irakurmen-jardueren sekuentzia egoki bat diseinatzeko behar diren urratsak).
14. Tareas de prelectura (9:47) (ikasleari testuan dagoena aurreratzen laguntzeko jarduerak).
15. Tareas lectoras con preguntas (10:34) (testuarekin eta erantzunarekin lotutako galdera-moten oinarrizko bereizketa).
16. Tareas lectoras de ordenar elementos (9:24) (testuen zenbait elementu ordenatzean oinarritutako jarduerak).
17. Tareas lectoras de aparejar (7:37) (irakurmena eta ulermena sustatzeko zenbait elementu erlazionatzean datzan teknikan oinarritutako jarduerak).
18. Tareas de poslectura (7:50) (irakurriaren ulermena beste gaitasun batzuekin lotzeko zenbait jarduera, adibideak eta iruzkinak).
19. Tareas de rellenar huecos (9:37) (hutsuneak bete edo osatzeko zenbait jarduera-mota).
20. Consignas tradicionales (12:23) (eskolako jarduera “tradizionalenei” buruzko hausnarketa eta proposamenak).
21. Enseñar vocabulario (10:09) (testu bat ulertzeko behar den hiztegia kudeatzeari buruzko hausnarketa eta proposamenak).
22. Tareas con textos manipulados (7:24) (testu batean grafia grafia, puntuazioa, galderak… egokitu edo aldatuta egin daitezkeen zenbait jarduera).
23. Lectura analítica (8:03) (maila altuko irakurmen-jarduerak: hausnarketa linguistikoa, gramatikaren edo diskurtsoaren analisia…).
24. Leer en voz alta (9:17) (gogoeta eta jarraibideak eskolan ozenki irakurtzen denean baliatzeko).
25. Leer es un verbo transitivo (9:19) (testuaren izaerak eta egoerak irakurtzea baldintzatzen dute).
- Ebaluazioa (ikuspegi formatibotik nagusiki, ikasleari benetan ikasten eta ulertzeko gaitasuna hobetzen laguntzeko, emaitza bat jartzetik harago).
26. Autorregulación lectora (9:00) (autoebaluazioa lantzen da kontzeptu horretatik abiatuta).
27. Corregir la comprensión (9:00) (testu bat ondo ulertu ez duten ikasleei zuzentzeko orientabideak; bikoteka irakurtzea sustatzeko eta irakurmenaren bateratze-lana egiteko orientabideak).
28. Evaluar la lectura (11:29) (ikasleen irakurriaren ulermena eta irakurtze-praktika ebaluatzeko hausnarketak eta gomendioak).
- IAG (inteligencia artificial generativa, adimen artifizial sortzailea; gaiaren inguruko lehenengo ideiak, nahiz eta, agian, laster zaharkitu daitezkeen).
29. IAG y comprensión lectora (10:55) (irakurriaren ulermena irakasteko adimen artifizial sortzailearen tresnak erabiltzeari buruzko hausnarketak).
30. IAG y lectura docente (11:44) (ikasleari ulertzen laguntzeko jarduerak sortzeko ChatGPT baliatzea).
31. IAG y lectura científica (11:31) (informazio-testuak irakurtzen laguntzen duten AAS aplikazioen erabilerari buruzko adibideak eta gogoetak, ikasleen idatziaren ulermena hobetzeko).
32. IAG y lectura literaria (12:15) (literatura-testu bat ulertzeko AASaren erabilera praktikoaz hausnarketak eta adibideak).
- Azken gogoeta
33. Recapitular (14:38) (ebaluazio-jarduera txiki bat, aurreko bideoetako edukiei buruzko 14 galderarekin; hala, ikuslearen praktikak eta iritziak Cassanyren proposamenekin alderatzeko aukera dago).
34. ¿Por qué estos vídeos? (11:41) (irakasleei begirako bideo-sorta burutzeko arrazoiak eta xedeak).
35. Programa e índice (8:33) (bideo-sortaren azalpen eta laburpen orokorra).