Didakteka
Enseñar a leer, enseñar a comprender
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 40

- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 40
- Bisitak: 1752
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Ez da samurra, gaur egun, hizkuntzak eskolan nola irakatsi behar diren jakitea, zeren eta eginkizun hori helburu duten zientziak -linguistikoak nahiz psikopedagogikoak nahiz soziologikoakberen planteamenduak berritzen jo eta ke ari baitira. Izan ere, ikertzaileentzako suspergarri dirudikeen egoera honek norabiderik gabe uzten du irakaslea, erreferente teorikoek finkatzeke dirauten bitartean.
Irakaskuntzaren esparruan teoria eta praktika uztartzea Jan neketsua izanik ere, liburuaren egileak bai irakurmenaren azpitrebetasunak lantzeko ariketa espezifikoak bai jarduera globalak biltzen saiatu
dira, azkeneko emaitza sekuentziatu gabeko jarduera-pila . bat izan ez dadin, teoriaren eta praktikaren
erlazio koherentea baizik.
Ildo honetan, aspaldiko dikotomiak (irakurtzen ikasi eta ikasteko irakurri, forma eta edukia, literatur testuak eta bestelako testuak, etab.) gainditu beharra dago eta horien arteko hartu-emanak aurkitzen dituen eredu batean integratu.
Liburu hooen azken xedea, beraz, sendo oinarrituriko praktika pedagogikorako tresna bat eskaintzea da; oraingo bertokoa, ordea, irakasleei hizkuntzen irakaskuntzari buruzko gogoeta eragitea.
Autoreek leheo atalean diote hizkuntz irakaslea ez ezik irakasle guztiak ere gehien kezkatzen dituen arazoetako bat irakurriareo ulermena dela, alfabetatu beharra zeharo erroturik baitago gizartean. Hala, eskolan irakatsi ohi den idatzizko hizkerari buruz gogoetatzeak honako galderok egitera garamatza: Zer da gizarte alfabetatuao irakurtzen jakitea? Zein, jakite horren lekua? Nola uztartzen dira giza harremanak eta gizabanakoen garapen kognitiboa?
Bestalde, irakurtzen irakasteko, irakurlearen prozesua ezagutzea premiazkoa dugu; irakurtzea zerlan den eta zerk eragiten dion jakitea ezinbestekoa da irakaskuntza-programa diseinatzerakoan. Gauzak horrela, bigarren atalean irakurmenaren prozesua esplikatzen duten eredu psikologikoak aztertzeari ekin diote, ereduotan sakontze aldera, elkarreraginezko ereduetatik abiatuz.
Hirugarrenean, irakurmena lantzen laguntzeko zeo
bait funtsezko baldintza aurkit uko ditugu. _ Azpimarratzeo da, halaber, testuak ulertzeak izan
behar duela, derrigorrean, ikaskuntza horren ardatza. Honi dagokionez, eta labur-labur bada ere, ulermenaren irakaskuntza zein egoeratan dagoen egun erakusten digute.
Aipatu irakaskuntzaren programaziorako elementuak laugarren ataleao ageri dira, adibide frankotan emanak. Hona programazioaren hiru oinarriak: i) irakurketak «benetako» jarduera izan behar du eskolan, funtzio eta testu guztietan; ii) irakaskuntza-jarduerek testua bere osotasuoean interpretatzea ekarriko dute; iii) irakurmenaren baitan daudeo azpiprozesuak eta azpitrebetasunak erabili beharra.
Bosgarren atalean, azkenik, planteamendu teoriko berriekin bat datozen tresnak sortzeko premia ikusten dute, ahalik eta egokien ebaluatzeagatik; bai eta tradizio pedagogikoak gai horretara gainean eginiko ekarpen onuragarriak jaso ere.
Liburu hau, i990eao Rosa Sensat ele Pedu«o«ía saria irabazi zu990eao Rosa Sensat ele Pedu«o«ía saria irabazi zuena, iaz argitaratu zuten gaztelaniaz.
Pelix Sainz