Europako Kontseiluaren ekimenak Europako Erreferentzia Marko Bateratua dela-eta

Argitaratua: Wednesday, 2 February 2022, 10:19 AM
Council of Europe

GIELEren bidez heldu zaigu Europako Kontseiluaren zenbait ekimenen berri. Izan ere, aukera dago azken erakunde honen Hizkuntza Politika esparruko albisteetara harpidetzeko: https://www.coe.int/en/web/language-policy/newsletter-subscriptionHala, azken garapenei eta antolatuko diren ekitaldiei buruzko informazioa jasoko da bide horretatik, ekitaldietan izena emateko estekak barne.

 2022an zehar, online tailerrak antolatuko dira --ingelesez zein frantsesez eta itzulpenik gabe--, hilabete bakoitzeko lehenengo ostegunean, uztaila eta abuztuan izan ezik. Egia ere bada tailer horietan parte hartzeko eskaera handia izan ohi dela eta deia egin eta 48 orduko epean bete egiten direla; hala ere, astebetera edo errepikatu egiten dira eskaera nahikoa izanez gero. Hona hemen aurreikuspena:

 Noiz

 Izenburua

 Aurkezlea

Otsailaren 3a

 Key concepts in the CEFR Companion volume: What might these mean for teaching?

 Brian North

Martxoaren 3a

 The learner as social agent:  implications for curriculum design & classroom practice

 Bernd Rüschoff

Apirilaren 7a

 Le Volume Complémentaire du CECR: qu'y a-t-il de nouveau pour l'enseignement des langues?

 Evelyne Bérard

Maiatzaren 5a

 The action-oriented approach: From theory to practice

 Enrica Piccardo

Ekainaren 2a

 Assessing plurilingualism: An example from practice

 Belinda Steinhuber

Irailaren 1a

 Taking account of the CEFR Companion Volume in the national and school curriculum

 Daniela Fasoglio

Urriaren 6a

 Le Volume complémentaire du CECR: un outil pour la formation des enseignant·e·s de langues étrangères

 Rosanna Margonis-Pasinetti

Azaroaren 3a

 Mediation in/for the language classroom: learning situations and formative assessment

 Adolfo Sánchez Cuadrado

Abenduaren 1a

 Developing CEFR-based assessment rubrics and rating scales for interaction and production

 Claudia Harsch

 

Halaber, maiatzaren 24 eta 25ean Nazioarteko Konferentzia bat antolatuko da.

Ekimen hauek badute aurrekaririk. EEMBaren Liburu Osagarria (CEFR Companion Volume) argitaratu ondoren, Europako Kontseiluko Hezkuntza Sailak hilero web-mintegiak antolatu zituen 2021ean hizkuntza-profesionalei EEMBaren funtsezko kontzeptuak ezagutzen laguntzeko, baita horiek irakasteko eta ikasteko praktiketan integratzeko moduak aztertzeko ere. Funtsezko kontzeptuen artean, honako hauek ditugu: ekintzara bideratutako ikuspegia, eleaniztasuna eskolan, ikasleen gaitasun eleaniztun eta kulturaniztuna edo zeinu hizkuntzekiko bitartekaritza. Tailer hauetako PowerPoint aurkezpenak, bideo-grabaketak zein ikasgelako materialak Sarean daude eskuragarri, www.coe.int/lang-cefr helbidean.

Azkenik, gogoan izan 2020an argitaratutako CEFR Companion Volume liburuaren gaztelaniako bertsioa iaz plazaratu zuela Cervantes Institutuak eta laster izango dugula eskuartean euskarazkoa.


Comments

  • 2019anIñaki Murua - Mon, 2 May 2022, 12:01 PM
    Enrica Piccardoren web-mintegia, ez da maiatzaren 5ean izango, 6an baizik.
    Izena emateko, esteka honi jarraikiz, maiatzaren 4ko 12ak baino lehen.

Beste eduki interesgarriak

Europako Marko Bateratua

Europako Erreferentzia Marko Bateratua

Asko dira gure herrian euskara ikastera hurbildu diren ikasleak eta asko izango dira hemendik aurrera ere hurbilduko direnak. Guztientzat eta horien ikas-prozesuaz arduratzen direnentzat premiazko tresna da Europako Erreferentzia Marko Bateratua. Gure hizkuntza, eta baita ere beste edozein hizkuntza ikasten edo irakasten ari den orok gogoz hartuko du liburu garrantzitsu honen euskarazko itzulpena. 2001ean argitaratu zen jatorrizko bertsioa, eta harrezkero, liburu horretara edo ondorengo beste zenbait itzulpenetara jo dute, behin eta berriz, hizkuntzen irakaskuntzan lanean jardun dutenek liburuaren mamiaz baliatzera. Lau urte igaro dira lehen argitalpenetik eta, zorionez, hemen dugu euskarazkoa. https://doi.org/10.54512/EEMB-2005
Neus Figueras

Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren Liburu Osagarria: laburpen txiki bat eta irakaskuntzan eta ebaluazioan izan dezakeen eragina

Artikulu honek Europako Kontseiluaren "Common European Framework of Reference for Languages; Learning, teaching, assessment – Companion Volume" argitalpenaren eduki garrantzitsuenak deskribatzen ditu, eta liburua egiteko jarraitu den prozesua azaltzen; eduki horiek dagokien testuinguruan kokatzen ditu, eta aztertzen du nola eragin dezaketen irakaskuntza- eta ebaluazio-arloetan epe motz, ertain eta luzera. Ingeleseko behin betiko bertsioa 2020an plazaratu zen. Gaztelaniaz eta euskaraz, berriz, 2021ean izango da. "Hizkuntzan ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluaziorako Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren Liburu Osagarria" izango du azken horrek izenburu. https://doi.org/10.54512/PLWL2687
MCER VC azala

"Marco común europeo. Volumen complementario" argitalpena

“Marco común europeo de referencia para las lenguas: aprendizaje, enseñanza, evaluación. Volumen complementario” argitalpena plazaratu berri du Cervantes institutuak. Paperezko argitalpenaz gain, sarean ere badago Centro Virtual Cervantes webgunean eta 2021eko irailean egin dute aurkezpenaren bideoa ikusgai jarri dute. Espero dugu euskarazko bertsioa ere laster izango dugula eskuartean.