e-HIZPIDE 90

Argitaratua: Monday, 9 January 2017, 5:45 PM
García, Rigo eta Jiménez

Multimedia Learning-a eta bigarren hizkuntzen ikaskuntza (I): teoria.

  • Argitalpenak
  • Sortua: 10 May 2017
  • Bisitak: 2430
  • Iruzkinak: 1
  • Gogokoak: 0

Multimedia Learning edo Multimedia-Ikaskuntzaren teoria aurkeztuko da artikulu honetan. Hauxe da teoria horrek oinarrian defendatzen duena: multimedia-bitartekoen bidez irakaskuntza tradizionalarekin baino gehiago eta hobeto ikasten dela. Teoria konplexua da, eta luze jotzen du haren azalpenak; horregatik, aurkezpena bi artikulutan banatzea pentsatu dugu. Lehenengoan, teoria ulertzeko sarrera bat egingo da; bigarrenean, berriz, bigarren hizkuntzen irakaskuntzan aplikatzeko ematen dituen aukera pedagogikoak eta ikerketa-arlo posibleak landuko dira.

Garbiñe Larralde eta Itziar López

Visual Thinking-a hizkuntzen irakaskuntzan eta ikaskuntzan

  • Argitalpenak
  • Sortua: 20 June 2017
  • Bisitak: 4225
  • Iruzkinak: 2
  • Gogokoak: 1

Gizarte honetan, irudien mundua baztertua izan da, oro har, hezkuntzaren eremutik. Dena den, gero eta beharrezkoagoa da irudiari berriz ere protagonismoa itzultzea eta berez daukan potentzial didaktikoa baliatzea. Ildo horretatik, Visual Thinking-a aliatu indartsua izan daiteke bigarren hizkuntza bat ikasteko prozesuan. Izan ere, irudien unibertsaltasunari, kode zuzenari eta interpretatzeko erraztasunari esker, edozein garunek atzeman ditzake kontzeptuak eta ideiak. Halaber, oso formula egokia eta baliozkoa da pentsamendu bisuala narrazio digitalak ekoizteko; horrela, edozein eduki modu bisual eta erakargarrian egituratzen ikasteaz gain, mintzamena eta idazmena lantzen dira.

Jaume Batlle

Parekoen behaketa irakasleen garapen profesionalean: Video Enhanced Observation (VEO) sistemarekin egindako esperientzia praktiko bat

  • Argitalpenak
  • Sortua: 30 June 2017
  • Bisitak: 3890
  • Iruzkinak: 1
  • Gogokoak: 1

Parekoen behaketa gero erabiliagoa da ikastetxeetan irakasleen garapen profesionalerako praktika gisa. Gogoeta egitea barne hartzen duenez, irakasleek eskolan egin duten lanari eta izan duten jokabideari buruzko gogoeta egin dezakete behaketa modu honi esker, ikasgelan gertatu dena behatuz eta eztabaidatuz. Hala ere, sarritan, irakasle askok ez dute era horretako prestakuntza-ekintzetan parte hartu nahi izaten, behatuak izateak beldurra edo erreparoa ematen dielako. Parekoen behaketaren ezaugarriak analizatzea da artikulu honen xedea, irakurleak sakonago ezagutu ahal izan dezan zer esan nahi duen eta zer eskaintzen dion irakasleen garapen profesionalari. Halaber, parekoen behaketaren ezaugarriak jorratu ondoren, Video Enhanced Observation (VEO) aurkeztuko da. Ikasgelako saioak bideoan grabatzeko aplikazio mugikor bat da, klasean zehar gertatzen diren elementuak eta ezaugarri bereziak etiketatzeko aukera ematen duena, behaketa-prozesua eta, batez ere, behaketaren ondorengo eztabaida, errazagoa, arinagoa, malguagoa eta zehatzagoa izan dadin.

Amaia Arroyo

Irakaskuntzarako bideoak: zergatiak, irizpideak eta gidalerroak

  • Argitalpenak
  • Sortua: 30 June 2017
  • Bisitak: 2758
  • Iruzkinak: 3
  • Gogokoak: 1

Egun, gutxiago irakurtzen dugun ideia bolo-bolo dabil: liburu gutxiago, aldizkari gutxiago… Informazio gutxiago jasotzen al dugu? Argi dago ezetz. Informazioa inoiz baino saretuago dagoen momentu honetan, bistakoa da edukiak kontsumitzeko ohiturak aldatu egin direla, oro har. Ikus-entzunezko komunikazioa edo komunikazio digitala da hedatuen dagoena, testu idatzitik harago doana, hain zuzen ere, eta bideoa da horren adibiderik garbiena. Hezkuntza-esparruak ezin dio muzin egin agertoki berri horri eta hezkuntza-jardunean bideoak txertatzeko ahalegina egin beharko litzateke. Artikulu honen helburua da horretarako irizpideak eta gidalerroak eskaintzea

2017ko urtarrila-ekaina

https://doi.org/10.54512/KUJI4573