Ahoskera eta prosodia euskararen irakaskuntzan

Publicado: lunes, 23 de mayo de 2022, 08:32
Kepa Dieguez

Artikulu honek helburu du euskara-irakasleei gogoeta eragitea, euskararen ahoskerari eta prosodiari buruz, eta, aldi berean, gaitasun prosodikoa garatzeko jarraibide eta argibideak ematea. Bide hori egiteko, Axularren Gero maisu-lanaren “Irakurtzaileari” deritzon atalean oinarrituta, “Irakasleari” aitzinsolasean azaldu da aferaren muinaren jatorria. Ondoren, zer-nolako ibilbide urri eta malkarra izan duen ahoske-rak euskararen irakaskuntzan, eta, berrikiago, Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean (HEOC) nolako isla daukan alderdi fonologikoak gaitasun fonologikoaren barruan; ebaluazioan ere azaltzen da mailaz maila. 

Ahoskerak ere izan du Euskaltzaindiaren arreta, eta EBAZ arauaren berri ematen da: euskara batuaren ahoskera zaindua. Aurrerago ahoskeraren eta prosodiaren inguruko proposamenak eta ikerlanak berbabide, hauxe garatzen da: Txillardegiren euskal azentuaren inguruko proposamena eta hari buruzko artikuluaren aitzindaritasuna azalduz; ahoskera lantzeko argibideak eta jarduerak, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleek egindakoa, eta, ahoskeraren gaineko oso lan interesgarria. Azkenik, teoria guztia praktikan ipintzeko, proposamen curricular eta didaktikoa egiten da, gaitasun prosodikoa HEOCean txertatu eta hari buruzko jakintza eta kontzientzia zabaltzeko.

https://doi.org/10.54512/KRLR9470


Otros contenidos interesantes

Julia Marin

Paperetik ahora, ariman barrena

Acto inaugural del curso académico 2014-15 Actualmente se habla mucho de la vitalidad del euskera. Estamos preocupados ante el desequilibrio existente entre el conocimiento y uso del idioma. Parece haber un amplio consenso entre todas las fuerzas y agentes impulsores del euskera acerca de las soluciones que se proponen a dicha problemática. La Viceconsejería de Política Lingüística acaba de establecer unas pautas claras: el euskera necesita de espacios vitales; el principal reto es afianzar su uso, sobre todo en los ámbitos informales; tenemos que hacer atractivo el euskera dando prioridad a las actividades relacionadas con el ocio, y trabajar todos en la misma dirección. En efecto, sería muy beneficioso diseñar y articular entre todos proyectos específicos para amparar, promocionar y divulgar dichos ámbitos. Y fuera de esas actividades de ocio, ¿qué? ¿Qué podemos hacer en el campo de la enseñanza, por ejemplo, para encontrar esos espacios vitales? ¿Resulta atractivo para nuestro alumnado el modelo lingüístico que les ofrecemos? ¿Les es útil y motivador para expresarse tanto de forma oral como escrita, de una manera natural y funcional en el ámbito lúdico, y con el registro adecuado que exige cada situación comunicativa?
Euskararen kutxa

Euskara Batua eta Ortoepia

Ortoepia fonemen ahoskera zuzena erabakitzen duen zientzia da (1); hau da, hizkuntza baten ahozko kodeaz arduratzen den zientzia dugu. Eta hementxe dago gakoa: euskara batuaren idatzizko kodeak, idazkerak, ale­gia, ez digu nola ahoskatu behar dugun adierazten. "Hizkuntza komunikat­zeko da eta gehienbat ahoz komunikatzen gara. Horregatik, ba, euskara biziak iraungo badu, ahozkoa eta literaturazkoa, biak dira beharrezko bata bestearen osagarri" (2). "Ezer baino lehenago hau gogorarazi behar: hiz­kuntza berez eta funtsean ahozko kodigo bat denez gero, euskara batuaren proiektuak ere ezinbestean eman behar dituela ahozkuntz arauak; edota, fonología batua proposatu behar duela. Alegia, batuan mintzatzeko kode bat".
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen aldizkaria

Euskararen Atlas Prosodiko Interaktiboa (EAPI). (Iglesias Chaves, A., Etxebarria Lejarreta, A. eta Eguskiza Sánchez, N.)

"Euskararen Atlas Prosodiko Interaktiboa (EAPI) " izenburua duen artikuluaren egileek EAPI euskararen prosodiaren lehen tresna multimedia eta interaktiboa aurkeztu nahi izan dute. EHUko EUDIA ikerketa-taldeak sortutako datu-basea du oinarri atlas horrek, eta prosodiari buruz egindako azterketak erakusten ditu: azentuaren kokapena euskararen aldaera eta silaba guztietan; oinarrizko perpausen intonazio-eredu esanguratsuenak, bai euskara batuarenak bai euskalkienak; eta bidea irekitzen du bat-bateko eta irakurritako testuen analisi prosodikoa egiteko. Atlas honen bidez, prosodiaren alorrean garatutako beste hizkuntza batzuekin parekatzen da euskara nazioartean.
HEOC eta EMMB

HEOCa eta EEMBa prosodiaz

Iragan ekainean IRAKASBILen "Euskararen lehen Atlas Prosodiko Interaktiboa (EAPI)"-ren berri eman genuen; baina zer diote Europako Erreferentzia Marko Bateratuak (hemendik aurrera, EEMB) eta EEMBaren Liburu Osagarriak prosodiari buruz? Eta zer dio Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumak (HEOC) gaitasun prosodikoari buruz? Jarraian, erreferentziazko dokumentu horietan prosodiari buruz azaltzen diren zenbait alderdi aipatuko ditugu, euskararen irakaskuntzan lagungarri gertatuko direlakoan.
Julia Marin

Paperetik ahora, ariman barrena (bideo-laburpena)

2014/2015 ikasturtea akademikoaren hasiera-ekitaldiko "Paperetik ahora, ariman barrena" izeneko hitzaldian, Julia Marin irakasleak zer egin behar den euskara komunikatiboa izateko ideiak eskaini zizkigun. Hemen ikus dezakezu hitzaldiaren zati esanguratsu bat.
Kepa Diegez

1235 - Ahoskera eta Prosodia lantzeko proposamen didaktikoa (bideo-laburpena)

"Ahoskera eta Prosodia lantzeko proposamen didaktikoa" ikastaroa eman du Kepa Diegezek 2024ko ekainaren 24tik 27ra. Bideo honetan, ikastaroan landutakoaz aritu zaigu, guztion jakingarri.