Ekintzara bideratutako ikuspegia eta Europako Kontseilua

Argitaratua: Thursday, 13 April 2023, 10:10 AM
Europako Kontseilua

2022an eman zuen argitara HABEk Itzulpen Saila bilduman Enrica Piccardok eta Brian Northek idatzitako Ekintzara bideratutako ikuspegia. Hizkuntz hezkuntzaren ikuspegi dinamikoa liburua; 2019koa da jatorrizko argitalpena. Baina kontzeptuak badu ibilbide luzeagoa.

Hala, eta aipatutako liburuaren hasieran adierazten den legez, ekintzara bideratutako ikuspegia ─edo Action-oriented Approach─ “gero eta gehiago erabiltzen da hizkuntzen irakaskuntzan Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratua argitaratu zenetik”. Kontuan izan dezagun 2001ekoa dela jatorrizko argitalpena ingelesez; euskaraz, berriz, 2005ean plazaratu zen. Bertan, Markoaren oinarrizko ikuspegiari buruzko kapituluan, lehendabizikoa da ekintzara bideratutako ikuspegiari dagokion atala, hain zuzen ere. Urte batzuk geroago agertu den EEMBaren Liburu osagarrian ere garrantzi handia eman zaio; ikus, esaterako, 2. ataleko 2.2 puntua: “Ekintzara bideratutako ikuspegia gauzatzea”.

Bestalde, Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean ere jasota dago EBIa. Are; HEOCaren oinarrietako bat da ekintzara bideratutako ikuspegia.

Europako Kontseiluak Erreferentzia Marko Bateratuaz antolatzen dituen jardueren artean badaude online tailerrak. Iragarri genuen legez, 2023ko apirilean eta maiatzean saio bikoitza eratu dute: "Putting the action-oriented approach into practice / Mettre en pratique l’approche actionnelle". Baina ez da horren inguruko ekimen bakarra.

Izan ere, EEMBari buruzko webgunean funtsezko kontzeptuen artean ageri zaigu ekintzara bideratutako ikuspegia eta badu orrialdea, ingelesez eta frantsesez. Honako hauek daude baliabideen artean:


Comments

    Beste eduki interesgarriak

    Itzulpen Saila 57

    Ekintzara bideratutako ikuspegia. Hizkuntz hezkuntzaren ikuspegi dinamikoa

    "Ekintzara bideratutako ikuspegia. Hizkuntz hezkuntzaren ikuspegi dinamikoa" liburua da Itzulpen Saila bildumaren 57. zenbakiduna. "The Action-oriented approach. A dynamic vision of Language Education" da jatorrizko argitalpenaren izenburua, Multilingual Matters-ek argitaratua. Bakun izan da liburu honen itzultzailea. Azpimarratzekoa da EEMB eta EEMB LOarekin lan honek duen lotura argia.
    IS 57

    Ekintzara bideratutako ikuspegia

    Itzulpen Saila 57. zenbaki moduan argitaratu zuen HABEk 2022an Piccardo eta North adituen "Ekintzara bideratutako ikuspegia. Hizkuntz hezkuntzaren ikuspegi dinamikoa" erreferentziazko liburuaren euskarazko bertsioa, lan honek Europako Erreferentzia Marko Bateratuarekin eta Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren Liburu osagarriarekin (EEMB LO) duen lotura argia dela-eta. IRAKASBILen, ekintzara bideratutako ikuspegiaz eta Europako Kontseiluari buruzko sarrera bat eman zen argitara 2023ko apirilean, besteak beste ekintza-ikuspegiak berariazko orrialdea baitu Europako Kontseiluaren webgunean. Liburua bere osoan arretaz irakurtzea komeni bada ere, sarrera honetan ekintzara bideratutako ikuspegiaren alderdi batzuk nabarmenduko dira. Orri-barrenean, liburuaren 1. eranskina dago eskuragarri