Didakteka
e-HIZPIDE 94
- Atalak:
- Dokumentu-mota:
Bitartekotza linguistikoa, konpetentzia berria
- Argitalpenak
- Sortua: 5 March 2019
- Bisitak: 1556
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 2
Bitartekotza linguistikoa (BL) boladan dago. BLa bitartekari batek burutzen duen hizkuntza-jarduera da, kode linguistiko –hizkuntza, aldaera edo erregistro– desberdinak darabiltzatenek elkar uler dezaten. Komunikazio-modu hori Europako Erreferentzia Marko Bateratuan (EEMB) jarduera integratzailetzat jo da, ekoizpena, harrera eta interakzioa (elkarrekintza) bateratzen dituelako. Artikulu honetan, bitartekotza profesionaletik bereizi ondoren, BL arrunt terminoaren erabilerara hurbildu da egilea, bigarren hizkuntzen, bereziki euskararen, irakaskuntzaren ikuspegitik.
Ordenagailu bidezko hizkuntza-egiaztatzegintza
- Argitalpenak
- Sortua: 17 June 2019
- Bisitak: 1397
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Gizarteko beste esparru batzuetan bezala, hizkuntzen ikas-irakas prozesuetan ere goranzko joera du informazioaren eta komunikazioaren teknologien (IKTen) erabilerak, eta fenomeno horrek ateak ireki dizkio orain gutxi arte soilik paperean gauzatzen zen hizkuntza-egiaztatzegintzari. Izan ere, hizkuntzen ezagutza ordenagailu bidez egiaztatzeko eskaintza nabarmen zabaldu da azken hamarkadan. Molde informatizatu horrek erakunde beste aldaera dauzka, eta sistema-aniztasun hori ulertzeko, garrantzitsua da hainbat aldagaitan oinarritutako azterketa egitea, helburu izanik proben ekoizpena errealitateko ekintza komunikatiboetako baldintzetara ekartzea, eta, oro har, hizkuntzen egiaztatzegintza-prozesuak erraztea.
Hizkuntza-eskakizunen egiaztatzegintza aztergai
- Argitalpenak
- Sortua: 30 June 2019
- Bisitak: 1794
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioko hizkuntza-eskakizunen sistemaren desoreka kezka-iturri bilakatu da azken bolada honetan. Ikusi da EAEko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen 86/1997 Dekretuak ezartzen duena ez dela beti kontuan hartzen; izan ere, zenbait kasutan hizkuntza-eskakizunak kidegoaren arabera ezartzen dira lanpostuen funtzioei erreparatu gabe. Abian jarri den ikerketa baten berri emango da artikulu honetan. Gipuzkoako Foru Aldundiko Uliazpi erakundearen azterketan oinarrituta, honako hau landuko da: administrazioko langileen behar komunikatiboen araberako hizkuntza-eskakizunen ezarpena eta trebetasunkako egiaztapenari ateak ireki beharko litzaizkiokeen
2019ko urtarrila-ekaina
https://doi.org/10.54512/LLOO2056