"H12-24 La dislexia y las discapacidades sensoriales en el marco de las L2/LE: desde la identificación hacia la intervención educativa" / "Dislexia eta zentzumen-desgaitasunak AH/H2aren esparruan: identifikatu eta esku hartu" ikastaroa

Argitaratua: asteazkena, 2024(e)ko apirilaren 24(e)an, 08:39(e)tan
Diego Paniagua Martin

Irakaslea

Diego Paniagua Martín

Ikastaroaren zuzendaria: Ana Labaka Usabiaga. HABE

Aurkezpena

Gauza jakina da azken hamarkadetan ikerketa gutxi egin direla AH/H2aren irakaskuntzaren esparruko ikaskuntzaren nahasmenduen eta Hezkuntza Premia Berezien arloan. Era berean, argi dago oso beharrezkoa dela ikastetxeetan eta erakundeetan gaiari buruzko prestakuntza espezializatua jasotzea.

Beraz, kontuan hartuta gaiari buruzko ikerketa urria, desgaitasun ugari daudela eta gai honetan sektoreak dituen beharrak, honako hauek dira prestakuntza honen helburuak: ekarpen teorikoetatik haratago, batetik, ikasle hauei AH/H2a irakastea zertan datzan argitzea eta, bestetik, ikuspegi inklusibo eta berritzaile batetik, irakasleei eskaintzea ezaugarri horiek dituzten ikasleekin erabili beharreko hezkuntza-joera berriak, tresnak eta estrategiak, betiere komunikazioan eta lankidetzan oinarrituta.

Antolatzailea

EHU Uda Ikastaroak - HABE

Hartzaileak

  • Irakasleak 
    • Bereziki helduen euskalduntzean dihardutenak edota hizkuntzen ikas-irakaskuntzan
  • Unibertsitateko ikasleak

Ikastaro-mota

Aurrez aurrekoa

Datak

2024ko uztailaren 10, 11 eta 12

Ordutegia

09:00-13:30

Iraupena

13,5 ordu (balio akademikoa: 30 ordu)

Lekua

Donostian, Miramar jauregian

Matrikularen prezioa

Gazte-tarifa 25,00  € (2024-05-31 arte). 81,00  € (2023-07-10 arte)

Orokorra 116,00 €

Matrikula murriztu orokorra 98,00 €

Matrikula-exentzioa 81,00 €

Irakasteko ikasten 98,00 €

Euskaltegi edo autoikaskuntzarako zentro homologatuko kide 98,00 €

ELKAReko bazkide 98,00 €

Izen-ematea eta informazio gehiago

Dislexia eta zentzumen-desgaitasunak AH/H2aren esparruan: identifikatu eta esku hartu| UIK

(tokiak bete arte)

Erakutsi iruzkinak

Gaiarekin lotutako beste eduki interesgarri batzuk

Diego Paniagua

Dislexiaren paradoxa bigarren hizkuntzaren / atzerriko hizkuntzaren irakaskuntzan

Artikulu honen helburua da dislexia duten ikasleentzat bigarren hizkuntzaren (H2) / atzerriko hizkuntzaren (AH) irakaskuntza nolakoa den zehaztea eta irakasleei estrategiak, metodologiak, esku hartzeko gidalerroak eta hezkuntza-baliabideak ematea esku-hartze hori kalitatez egin ahal izateko; izan ere, nahasmendu hori (irakurtzean hitzak deskodetzeko eta arin berreskuratzeko zailtasunak izatea eta irakurtzeko erraztasunean, prosodian, idazketan eta ortografia arbitrarioaren erabilera egokian arazoak izatea du ezaugarri), beste oztopo bat gehiago da hizkuntza gehigarrien ikaskuntzan, dauden arazoak aldez aurretik jatorrizko hizkuntzan izandakoen emaitza baitira. https://doi.org/10.54512/GXKC9594
Diego Paniaguaren argazkia

H12-24. Entzumen-desgaitasuna H2/AH eremuan (bideo-laburpena)

"H12-24 La dislexia y las discapacidades sensoriales en el marco de las L2/LE: desde la identificación hacia la intervención educativa" ikastaroa eratu dute EHUk eta HABEk Donostiako Udako Ikastaroen baitan, 2024ko uztailaren 10etik 12ra bitartean. Ikastaroa gaztelaniaz eman zuen Diego Paniagua Martín Salamancako desgaitasunen ikertzaileak, eta bideo honetan hirugarren eta azken eguneko entzumen desgaitasunari buruzko pilula didaktikoa duzue entzungai. Bertan, ikastaroko ideia nagusiak biltzen ditu.