Didakteka
Egiaztatzeko probak 2022: izendapenak EHAAn
Argitaratua: Wednesday, 23 March 2022, 9:56 AM
- Atala:
- Dokumentu-mota:

- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Bisitak: 273
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Argitaratu da EHAAn 2022ko martxoaren 7ko Ebazpena, HABEren zuzendari nagusiarena, Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean zedarritutako komunikagaitasun-mailak egiaztatzeko 2022. urteko probetarako aztertzaileak izendatzeko dena.
Halaber, otsailaren 7an eman zen argitara 2022ko urtarrilaren 25eko Ebazpena, HABEren zuzendari nagusiarena, HEOCean ezarritako euskararen komunikagaitasun-mailak egiaztatzeko proben 2022ko ekitaldirako Azterketa Batzordeko kideak, HOBE deialdiaren arduradunak, epaimahaiak, ebaluatzaile ikerleak, tutoreak, ordezko tutoreak, lurralde-arduradunak eta lurralde-batzordeak izendatzeko dena.
Edonola ere, kontuan izan HABEren webgunean badagoela Araudia esparrua.
Comments