1221- Ahozko trebetasunak lantzeko gako eta baliabideak (bideo-laburpena)

Publicado: miércoles, 19 de julio de 2023, 14:43
Sara Robles

"Ahozko trebetasunak lantzeko gako eta baliabideak / Claves y recursos para el desarrollo de las habilidades orales" ikastaroaren aurrez aurreko saioak egin dira ekainaren 19an, 20an eta 21ean,  Euskaltzaindiaren egoitzan (Donostian), eta uztailaren amaieran onlineko alderdia landu da.

Ikastaroa praktikoa izan da oso. Sara Robles irakasleak, euskaltegietako irakasleekin batera, euskara-ikastaroetan erabil daitezkeen ahozko komunikaziorako jarduerak eraginkotasunez lantzeko baliabideak, prozedurak eta tresnak landu ditu: hizketaldian parte hartzeko txandak nola eman, nola kendu...

Elkarreraginezko- eta bitartekotza-jarduerak ere landu dira ikastaroan, eta bi jarduera-motak euskara-ikastaroetako programazioetan txertatzen laguntzeko dekalogoa eskaini die irakasleak.

Bideo honetan, ikastaroan landutakoaz aritu zaigu, guztion jakingarri.

Otros contenidos interesantes

Sara Robles

1221 - Claves y recursos para el desarrollo de las habilidades orales / Ahozko trebetasunak lantzeko gako eta baliabideak

Ikastaro praktikoa da oso, ikasleen ahozko gaitasunak garatzeko lan-proposamenak eskainiko dituena. Ahozko komunikaziorako jarduerak eraginkortasunez lantzeko baliabideak, prozedurak eta tresnak eskainiko dira ikastaroan: bai ekoizpenezko jarduerak, bai elkarreraginezkoak, bai bitartekotzari dagozkionak. Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren Liburu osagarria curriculumaren oinarri nagusietako bat izanik, Europako Markoaren erreferentzia-mailetarako zenbait ekintza, errubrika eta gako proposatuko dizkigu irakasleak. *** Curso eminentemente práctico donde se ofrecerán propuestas de trabajo para el desarrollo de las competencias orales de los alumnos. En este curso trataremos de ofrecer recursos, procedimientos y herramientas para trabajar de manera eficaz las actividades comunicativas orales de expresión, interacción y mediación. Con el "Volumen Complementario del Marco Común Europeo de Referencia para las Lenguas" como base curricular, iremos planteando acciones para los distintos niveles de referencia, rúbricas y claves para su mejor y más conveniente desarrollo.