Didakteka
Daniel Cassany Comas, 2022/2023 ikasturteko hasiera-ekitaldian hizlari
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jarduera motak:
- Conference
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jarduera motak:
- Conference
- Bisitak: 1353
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
“Eskolak ematearen artea (hizkuntzalari baten arabera)”
Tokia: MIRAMAR JAUREGIA. Mirakontxa pasealekua 48, Donostia
Eguna: 2022ko irailaren 16a, ostirala
Ordua: 12:00
Helduen katalan-irakaslea izan da, hizkuntza-politikan aritutakoa, irakasleak prestatu eta didaktikako zenbait eskuliburu argitaratu ditu, baina egun, batez ere, gazteek bere kasa hizkuntzak nola ikasten dituzten ikertzen dihardu Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatean. Urte askoan izan da HABEren lankide, bai irakasleen prestakuntzan, bai artikuluak eta Sustraietatik zerura liburua argitaratuz, eta, gaur egun, helduak euskalduntzeko eskoletan bideoaren erabilerari buruzko ForVid ikerketako ikertzaile nagusi moduan.
Hitzaldia:
“El arte de dar clase (según un lingüista)”
Euskara (edo dena delako hizkuntza) bikain jakin, hizkuntzalaritzan aditua izan edota azken irakas-metodoak ezagutzeaz harago, irakasle izatea bada, halaber, jakitea ikasgelan egoten, ikasleekin harreman ona izaten, giro atsegina sortzen, gelako espazioan zentzuz mugitzen, denbora egoki kudeatzen, konfiantza ematen, irri zenbait eragiten, beharrezko dena modu arinean azaltzen... Gertutasunak ere badu garrantzia, hotsandiko curriculum-planteamenduek bainoago. Oraingo honetan, umorez berrikusiko ditu ikasleek ikasi beharrekoak iruditzen zaizkion zenbait kontu, haiek azken 30 urteon erakutsi dizkiotenetatik.
Oharra:
Ekitaldian parte hartu nahi baduzu, deitu 943 022650 telefonora edo idatzi zuzendaritza@habe.eus helbidera irailaren 9a baino lehen.
Amaieran, partaideek solasaldirako aukera izango dute.