Bizkaiko euskaldungo heldua alfabetatzeko egitasmoaren lehen urratsak

Argitaratua: astelehena, 1988(e)ko abuztuaren 29(e)an, 16:10(e)tan
Gure iturrietatik

Lan hau Labayru Ikastegiko Euskara Arloaren egitamu eta ekintzen artean kokatu behar da*. Ikastegi honek urte asko darama helduen alfabetatze-lanean murgildua. Arlo hau nahiko ondo ezaguturik, azken urteotako ikaslegoa ikusita, hurrengo arazoaz jabetu da Ikastegiaren zuzendaritza: gero eta euskaldun alfabetatu  eta tituludun gehiago dagoela, eta, ordea, gero eta euskara gutxiago eta pobreagoa erabiltzen dela.