Bideoaren erabileraz

Publicado: viernes, 2 de septiembre de 2016, 13:50
Wikipediatik hartua

1985ean argitaratu zuen HABEk Itzulpen Saila bilduman Bideoa hizkuntzen irakaskuntzan liburua; bideoarekin lotutako proposamen gehiago ere agertu dira gure argitalpenetan, Hizpiden zein Zutaben

Teknologietan emandako jauzi kuantitatibo eta kualitatiboa ukaezina da. Are, Hector Ríosen proposamenei jarraikiz, alegia, ikasle autonomo eta prosumirtuatzaileak (kontsumitu + produzitu + elkarri eragin)  garatzeko ikuspegiaz, proiektu digitalak gauzatzeko bidea izan daiteke bideoen erabilera ere bai.  Riosek berak, artikulu horretan podcasten erabilera azaldu zuen arren, bestelako bitartekoak ere erabili izan ditu bere irakasle-jardunean, bideoa barne, #CagliarideNoche proiektuan esate baterako. 

Bideoak grabatzea gero eta eskurago dago, smartphoneekin adibidez; halaxe aipatu zuten, Jose Ramón Rodríguezek eta Ricardo Torresek Hizpide 85ean (Piztu eskukoa, hasi egingo da-eta eskola). Dena den, grabaketa hutsa ez da agian nahikoa izango eta bideoa landu egin beharko da. Horretarako, bideoak editatzeko alegia, Sarean eta dohain dauden aukerak azaldu ditu Eroski Consumer aldizkarian Elena Santosek: 6 aplicaciones para editar vídeos online gratis.