Didakteka
1224 - Bideoak ikasprozesuan: aukerak eta baliabideak
- Atalak:
- Egilea:
- Areas of knowledge:
- Jarduera motak:
- Online
- Jardueraren antolatzailea:
- HABE
- Atalak:
- Egilea:
- Areas of knowledge:
- Jarduera motak:
- Online
- Jardueraren antolatzailea:
- HABE
- Bisitak: 1094
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Irakaslea |
Amaia Arroyo Sagasta. HUHEZI. Mondragon Unibertsitatea |
Aurkezpena |
Ikastaro honen helburua bideoak ikasleen artean ikaskuntza sustatzeko izan dezakeen ahalmenaz jabetzea izango da. Horretarako, bideoak ikaskuntza-testuinguruetan izan dezakeen erabileraz arituko gara. Bideoen erabilera didaktikoari buruz hausnartuko dugu, baita horren inguruko hainbat gako landu ere. Horretaz gain, ikaskuntzarako hainbat bideo-mota nola egin daitezkeen eta horiek ikaskuntzan zer funtzio izan dezaketen landuko da. Ikastaroaren amaieran, parte-hartzaile bakoitzak bideoa erabiltzeko proposamen bat diseinatuko du, baita bideo-eredu bat sortu ere. |
Antolatzailea |
HABE |
Hartzaileak |
Euskaltegi eta autoikaskuntza-zentroetako irakasleak eta arduradun akademikoak. Eta interesaturik dagoen oro, plaza-kopurua bete arte. |
Ikastaro-mota |
Online |
Datak |
2023ko uztailaren 11, 14 eta 17an, saio sinkronoak |
Ordutegia |
Uztailaren 11n eta 14an: 09:00 -10:00 Uztailaren 17an: 09:00-10:30 Gainontzeko orduak asinkronoak |
Lekua |
Online: Moodle + Zoom |
Aurrematrikula |
2023ko apirilaren 17tik maiatzaren 12ra bitartean, honako formulario hau betez. |
Iraupena |
20 ordu |
Matrikularen prezioa |
52,10 € |
Matrikularen ordainketa |
Aurrematrikula egin eta onartua izanez gero, ordainketa bideratu ahal izateko jarraibideak emango dira. |
Informazioa |
Behin matrikula osatuta, hemen izango duzu ikastarorako sarbidea. |