Baliabide berriak euskararen erabilera sustatzeko

Publicado: viernes, 9 de febrero de 2018, 14:14
Euskararen tresnak
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak erreminta sorta berri bat aurkeztu zuen otsailaren 8an euskararen erabilera bultzatzen jarraitzeko.  Honako hauek, hain zuzen:

    • Elhuyar hiztegiaren bertsio berria eta berorren hiztegi digitalaren aplikazio berritua.
    • Bederatzi hiztegi terminologiko.
    • Hiztegibar plugin-a
      • Hainbat hiztegi eta baliabide linguistikotan bilaketak egiten laguntzen duen tresna da HiztegiBar; orain arte, Firefox web-nabigatzailerako zegoen eta orain Chrome eta Explorer-erako ere erabilgarri.
    • Hizketa ereduak argitalpenaren aplikazioa gailu mugikorretarako.

Aberastu egin da, beraz, Sailak eskaintzen dituen Euskararen tresnak bilduma. Eta gure esparruan berri hauek ere erabilgarriak izango direlakoan gaude.