Autoebaluazio baliagarria eta atsegina sustatzeari buruzko web-mintegia (Sanmartí, N.)

Argitaratua: Monday, 12 April 2021, 2:29 PM
“Cómo promover una autoevaluación útil y gratificante” web-mintegia
  • Atala:
  • Dokumentu-mota:
  • Area of knowledge:
  • Author of the introduction:
    • Maya Urroz, Ainara
  • Bisitak: 2296
  • Iruzkinak: 2
  • Gogokoak: 1

“Cómo promover una autoevaluación útil y gratificante” web-mintegia antolatu zuen Mondragon Unibertsitateak  2020ko maiatzean; Neus Sanmartí izan zen hizlaria. Didaktikan aditua dugu; Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko katedratiko izan ondoren, irakasle emeritua da egun.  

Ikasteko prozesuan aurrera egiteko ebaluatzeak duen garrantzia azpimarratu zuen web-mintegian. Halaber, honako hau utzi nahi izan zuen argi:  ebaluatzeak konnotazio negatiboa baldin badu, horren atzean kalifikazioan eta bukaerako notan oinarritutako irakaslearen ebaluazioa soilik dagoelako izan litekeela. Horregatik, ebaluazio horri ikaslearen ebaluazioa (autoebaluazioa) gehitzea proposatu zuen. 

Neus Sanmartiren esanetan, hiru alderdi argi eduki behar dira ebaluazioa irakaskuntzarako benetan baliagarri izateko: 

  • zer ebaluatu behar den
  • zertarako (kalifikatzeko, ikasteko)
  • ikasleek zer ikasi behar duten

Halaber, interesgarria da bere ustez  ikasleek gaizki egitea jarduera bat, akatsetatik ikasten delako.  

Jarraian, ebaluatzerakoan zein hiru urrats ematen diren azaldu zuen: 

  1. Datuak biltzea. 
  2. Horiek analizatzea edota balioestea, ikusten diren zailtasunen arrazoiak “ulertzeko” . Hainbat bide daude horretarako, adibidez, errubrikak eta irizpideen zerrendak.
  3. Erabakiak hartzea. Bi alderdi daude hemen. Alderdi pedagogikotik, irakasleak egiten duen ebaluazio formatiboa nahiz ikaslearen ebaluazio hezitzailea dago. Alderdi sozialetik, berriz, ebaluazio sumatiboa edo kalifikatzailea edo egiaztatzailea dago. 

Beraz, datu-bilketa egiteak zentzua du soilik aurrera egiteko erabakiak hartzen laguntzen badu; horretarako, autoebaluazioaren garrantzia azpimarratu zuen Neus Sanmartík. Bere esanetan, ikasleek ez dituzte beti erabaki egokiak hartzen; hala, irakaslearen feedback edo atzeraelikadura eraginkorra izango da baldin eta feedforward edo aurreraelikadura baterantz joaten laguntzen badu eta hobetzeko aholkuak proposatzen baditu. Feedforward kontzeptu berria erabili zuen web-mintegian; feedforward jarduera horretan, ikasleak bere buruari galdetu behar dio ea nola egiten zuen lehen eta nola orain, eta zertan egin aurrera.  

Neus Sanmartiren irizpen teknikoaren arabera, hori da ikasten ikastea eta autorregulatzea, eta horretarako hiru baldintza daude:  

  1. ikasteko helburua ikustea (zertarako?) 
  2. aurreikustea eta planifikatzea
  3. ebaluazio-irizpideak erakustea

Feedbackak hiru baldintza horiek erregulatzeko orientabideak eskaini behar ditu, eta ez hainbeste ongi ala gaizki dagoen esan. Izan ere, bere esanetan,  ikaslea ikaskuntzan aurrera egiteko motibaturik baldin badago ikasten da benetan ebaluatzen; horretarako, hau da,  norberaren bilakabideaz jabetzeko, ebaluatzen eta autoebaluatzen ikasi behar da.   

Web-mintegian esandakoaren ikuspegi beretik, liburu bat idatzi zuen Neus Sanmartík: 10 ideas clave. Evaluar para aprender. Gerora, 2010ean hain zuzen, euskaraz eman zuen argitara  EHUk: 10 gako ikasteko ebaluatzen.  Argitalpen horretan, irakasleen eta ikasleen arteko harremana hobetzearren eta erraztearren, ebaluazio formatiborako 10 gako edo ideia berri eskaintzen  dizkio irakasleari. Azken finean, emaitzak ezagutzeaz gain,  ebaluazioak beste balio nagusi bat ere badu: formatiboa eta hezitzailea. 

10 gako Ikasteko ebaluatzen  


Erreferentziak:


  • Sanmartí, N. (2010). 10 gako ikasteko ebaluatzen. UPV-EHU Argitalpen Zerbitzua. 
  • Mondragon Unibertsitatea. Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea. (2020, maiatzaren 28a). Cómo promover una autoevaluación útil y gratificante. [Bideoa]. https://youtu.be/ySB_9blsoFI

Show comments
  • basque school of barakamarga ibáñez - Thu., 15 Apr. 2021, 10:31 AM
    Oso ona izan zen!
  • Ainara Maya UrrozAinara Maya Urroz - Wed., 1 Mar. 2023, 8:42 AM
    HIK HASI aldizkariaren azken alean elkarrizketa bat egin diote Neus Sanmartï-ri: http://hikhasi.eus/Albistegia/20230228/Neus_Sanmarti_hezitzailea_elkarrizketatu_dugu_
    Neus Sanmarti: “Ikaskuntza ikasleen esku uztea onartuta dago, baina ebaluazioa ez”

Beste eduki interesgarriak

Juan G. Fernández

Ebaluazio formatiboaren zeregina euskararen irakaskuntzan: erregulazioaren eta ikaskuntza autonomoaren artean

Helduen euskalduntzean, ebaluazioak funtzio bikoitza betetzen du: hizkuntza-egiaztatzea eta ikaskuntza-prozesuan laguntzea. Artikulu honetan, ebaluazio formatiboak testuinguru horretan duen zeregina aztertuko da; izan ere, badago curriculum-esparru komuna (HEOC), eta, aldi berean, aurrerapenaren ebaluazioa hezitzaile gisa definitzen duen araudia. Hezkuntza-ikerketaren eta hizkuntzen didaktikaren ekarpenetatik abiatuta, aztertuko da ebaluazio formatiboak nola erraztu dezakeen ikasle helduen autonomia, autorregulazioa eta gogoeta metalinguistikoa, irakaskuntza kontzienteagoa eta parte-hartzaileagoa izan dadin. Azkenik, ebaluazioaren kultura profesionala finkatzeko beharra planteatuko da, araudiaren eskakizunak eta hizkuntza ikasteko helburu pedagogikoak koherentziaz integratzeko. https://doi.org/10.54512/PXQN8942