Didakteka
HABEren 2023ko egiaztatze-deialdietan arituko diren aztertzaileak izendatu dira
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Área de conocimiento:
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Área de conocimiento:
- Visitas: 490
- Comentarios: 0
- Favoritos: 1
Martxoaren 17ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eman da argitara HABEren zuzendariaren 2023ko martxoaren 10eko Ebazpena, Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean zedarritutako komunikagaitasun-mailak egiaztatzeko 2023. urteko probetarako aztertzaileak izendatzeko dena.
Ebazpenaren eranskinean aipatzen diren pertsonak mailaz mailako aztertzaile izendatu dira, 2023an egingo diren HABEren deialdietako entzumen-, irakurmen-, idazmen- eta mintzamen-probak zuzendu eta kalifikatzeko. Dena den, deialdi hauetan matrikulatuen kopuruak egindako aurreikuspenak gaindituko balitu, HABEren Ebaluazio- eta Egiaztatzerako arloburuak zenbait aztertzaile mailaz alda ditzake, beharrei egoki erantzun ahal izateko.
Aurretik, 2023ko urtarrilaren 27ko ebazpena eman zen argitara, eta bertan aurtengo deialdietako Azterketa Batzordeko kideak, HOBEko arduradunak, epaimahaikideak, ebaluatzaile ikertzaileak, tutoreak, ordezko tutoreak, lurralde-arduradunak eta lurralde-batzordeetako kideak eta antolaketako laguntzaileak izendatu ziren.
Halaber, HABEren webgunean dago jasota eta laburbilduta 2023ko deialdietako informazioa (baldintzak, egiaztatuko diren mailak, azterketaldiak, matrikulazio-epeak, aztertokiak, proben aplikazioa, azterketaldien artean emaitzak gordetzea, matrikula-ordaina eta batera-ezintasuna). 2023ko lehen azterketaldiko matrikulazio-epeei dagokienez, martxoaren 27tik apirilaren 4ra artekoa izango da euskaltegiko ikasleen deialdian eta deialdi irekian; ordenagailu bidezko HOBE deialdian, berriz, martxoaren 20tik 28ra artekoa izango da.