«L'aposta pel multilingüisme. 15 anys de Marc Europeu Comú de Referència i el Portfolio Europeu de les Llengües»

Argitaratua: Wednesday, 18 May 2016, 11:29 AM
L'aposta pel multilingüisme

Maiatzaren 13tik 15era, Govern valencià-k antolatu berri duen “Primavera Educativa”  hezkuntza-proiektuaren baitan, eleaniztasunari buruzko kongresua bideratu du  Direcció General de Política Lingüística i Gestió del Multilingüisme zuzendaritza orokorrak. Bi dokumentu nagusi bilakatu dira bilkuran ardatz: Hizkuntzen ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluaziorako europako erreferentzia markoa, eta Hizkuntzen portfolio europarra. Izan ere, hamabost urte bete dira dokumentu horiek argitaratu zirela, eta horrexek, hain zuzen, eman dio kongresuari izena: «L'aposta pel multilingüisme. 15 anys de Marc Europeu Comú de Referència i el Portfolio Europeu de les Llengües». Joseba Erkizia HABEren zuzendari nagusia izan da bilkuran partaideetako bat.  

Comments