Andragogia eta pedagogia aurrez aurre

Argitaratua: Saturday, 15 December 1984, 10:20 AM
Gure iturrietatik

Artikulu honetan helduaren ikaskuntza aztertzen dugu, ikaskuntza honen berezitasunak eta inplikazioak, hain zuzen ere.
Adoleszentaroaren ondoren dator helduaroa eta bizitzaren azkeneraino iristen da, heldutasuna delarik aro honen ezaugarria, alegia, umotasun fisikoa, psikologikoa eta soziala (UNESCO, 1979). Helduaroak, beraz, giza bizitzaren zati handi bat hartzen du, eta pertsonak garai horretan bere egitura biologikoan, psikologikoan eta giza harremanetan fase desberdinak igarotzen-ditu. Zenbaitek helduaroa zati artifizialetan banatzen du; baina hobea da, eta juxtuagoa, etenik ez duen prozesu bat bezala hartzea. Gure aurreko esperientziak badu gure gaurko bizitzan eraginik eta gaurkoak izango du gure geroan. Umetan azkar lortu ziren trebetasunak sendotu egiten dira garai honetan eta bete-betean erabiltzen, trebetasun eta ezagutza berriak ere eskuratzen direlarik.

Comments

    Beste eduki interesgarriak

    Gure iturrietatik

    Andragogiaren lehenengo printzipioa: helduak ikasteko gauza dira

    Knowles-en eredu andragogikoaren lehenengo printzipioa hau da: heldua ikasteko gai da. Artikulu honetan gaitasun honen bilakaera eta ikaskuntzaren aurrean helduak duen ahalmena aztertzen dira. Badira puntu honetan elkarren aurkako aburuak, artikuluan zehar lotu nahi ditugunak.
    Gure iturrietatik

    Andragogiaren bigarren printzipioa: ikaskuntza ikaslearen barruko prozesua da

    Gure tradizioan hezkuntza informazioaren transmisio-prozesu bezala ulertzeko joera izan dugu, eta ikaskuntza informazio hori ia adimen mailan bakarrik jaso eta gordetzeko prozesu bezala hartzekoa. Prozesu horren ezaugarririk gehienak intelektualtasunaren alorrekoak ziren. Horren azpian dagoen ustea zera da: ikaskuntza funtsean ikaslearengandik at dagoen prozesua dela, eta ikasleak ikasten duena berarengandik kanpo dauden indar batzuren ondorioa funtsean (irakaslearen gaitasuna, irakaskuntzarako materialen eta disziplina-sistemaren kalitatea).
    Gure iturrietatik

    Andragogiaren hirugarren printzipioa: ikaskuntz/ irakaskuntz egoera guztiak ez dira berdinak

    Denak ados daude printzipio honetan: «irakaskuntzaren helburua ikaskuntza da, edo ikaskuntza erraztea». Horretarako behar-beharrezkoa da irakaskuntz printzipioak ikaskuntzaren azterketatik, hats, ikaskuntzaren teoriatik, ateratzea. Hau ahaztuz gero, hezkuntzaren helburua irakaskuntza izaten da eta ez ikaskuntza. Hezitzaile arori egiten zaio zail gai berriak ikaslearen ikuspuntutik ikustea. Gaia hain ezaguna izango du askatan irakasleak, ezen ikasleari sartuko zaizkian zailtasunak aurreikustea ez bait zaio erraza gertatuko. Irakaskuntza eta ikaskuntzaren arteka bereizketa argi eta garbi ikusi behar du beti irakasleak, eta ikasleek ikasten duten ala ez izango da etengabe bere buruari egingo dian galdera.
    Gure iturrietatik

    Andragogia eta hizkuntzen ikaskuntza

    Andragogia hizkuntzen ikaskuntzan nola aplika daitekeen adieraztea da artikulu honen helburua. Horretarako, Andragogiaren printzipioekin ondo etorri eta hizkuntzak irakasteko balio dezaketela uste dudan zenbait saio aurkeztuko ditut. Hezkuntz proiektu askotan aplika daitezke Andragogiaren printzipioak, baina esan dezakegu ez dela horien artean bat bera ere Andragogia bere osotasunean ezarri duenik eta, are gutxiago, hori berak bakarrak egin duenik. Helduei zuzendutako hizkuntz irakaskuntzako proiektuek helduaren berezitasunak kontuan hartu eta beren prozesuetan isladatzen dituzten neurrian izango da zilegi proiektu horiek Andragogiaren ildotik dabiltzala esatea.