Ama-hizkuntzaren didaktika: derrigorrezko utopia baten sorrera

Publicado: viernes, 21 de agosto de 1992, 09:40
Beste iturrietatik

Didaktika, hala orokorra nota eskolako edozein gairena, betidanik izan da «irakaskuntz egoerari» buruz egiten den diskurtso kritikoa eta, aldi berean, proposizioak eta berrikuntzak egiteko aribidea. Gaur egun eskolako gaien didaktikak ekintzarako disziplina legez garatzen dira (teknologia legez), hezkuntzako zientzietan txertatuta.
Objetu berezi bat (sistema didaktikoa, transposizioa, progresioa, etab.) eraikitzen eta tresneria kontzeptual autonomoa lantzen dutelarik, erreferentziazko bi zientziarekin elkarloturak (kontzeptuen mailegua eta datu esanahidunen itzulera) badituzte: irakaskuntzaren edukiari dagozkionekin eta irakas-ikasprozesuei dagozkienekin, alegia. Ama-hizkuntzaren irakaskuntzako helburuen eta erreferentziazko zientzia horien izaera nabarmenaren heterogeneotasuna ekarritako ondorioak direla medio, ama-hizkuntza irakasteak oso arazo larriak dauzka aurrez aurre, eta horiexek dira aztergai gure tan honetan.