Irakasbil
Bilatzailea
Bilatzailea
- Atala:
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Hizkuntza arrotzen ikaskuntzarako helburuak II. Mailak
- Argitalpenak
- Sortua: 12 September 1989
- Bisitak: 1353
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Liburuki hau hizkuntza arrotzen ikaskuntzaren helburuei buruzko azterIan baten bigarren partea da.Lehen partean hizkuntza arrotzen ikaskuntzarako helburuen izaeraz aritu ginen batez ere.Liburuki honetan hizkuntza arrotzen ikaskuntzaren helburuak erarik praktikoenean bereizteko moduak aztertzen ditugu, beraiek azaltzen dituzten komunikazio-gaitasunaren maila desberdinen ikuspegitik, eta azken kapituluan helburu-mota desberdinen artean maila-baliokidetasunak ezartzeko ahalbideez aritzen gara laburki, xede-talde desberdinentzako helburuen artean, esate baterako.
- Atala:
- Egilea:
- van Ek, Jan A.
- Dokumentu-mota:
- Itzulpen Saila
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 22
Hizkuntza arrotzen ikaskuntzarako helburuak I. Nondik norakoak.
- Argitalpenak
- Sortua: 12 September 1989
- Bisitak: 1408
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
The Threshold Level (Atalase Maila) ingelesaren ikasle helduentzat argitaratu zen jatorriz l 975ean, eta ondoren zenbait aldaera izan zituen Europako beste hizkuntza batzuentzat eta baita xede-talde desberdinentzat ere. The Threshold Level izan da, eta da oraindik, Europako Kontseiluko Kultur Lankidetzarako Kontseiluaren Hizkuntza Modernoetako Egitasmoen ihardupideen orientabide nagusia. Kontseiluaren «4. Egitasmoa»n ematen diren irizpideen aplikazioaren lehen adibide zehatza den aldetik, eragin handia izan du oro har hizkuntza modernoen irakaskuntzaren garapenean. Ez zuen berak hasi jokaeraren arabera gidatutako hizkuntz irakaskuntzarako joera, baina oso indartu du joera hau esperimentaziorako eta ikasturtearen garapenerako oinarria eskainiz. Joera hau, zehatzagoa ez ezik, globalago eta sendoagoa ere bazen aurrez erabiltzen zena baino.
Bertan eskainitako eredua oso zabal erabili izan da hizkuntza arrotzen irakaskuntzaren helburuak zehazteko oinarri bezala eta eduki zehaztapenak gehienetan inspirazio iturri gisa hartu dira, froga-zerrenda gisa, eta baita mailegu zuzen gisa ere.
- Atala:
- Egilea:
- van Ek, Jan A.
- Dokumentu-mota:
- Itzulpen Saila
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 21

