Irakasbil
Bilatzailea
Bilatzailea
- Atala:
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Ahozko adierazpenaren gaineko hainbat gogoeta
- Didakteka
- Sortua: 18 May 2003
- Bisitak: 1005
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Artikulu honetan, gure ikasleek, euskaltegietako ikasleek, euskaran lortzen duten mintzamenari buruzko gogoetatxo bat egin nahi izan dut: zer egiteko kapaz diren euskaltegiko prozesua amaitzen dutenean, eta zer hutsune duten. Eta hutsune hori zenbateraino den gure irakasleon) erantzukizuna eta non dagoen konponbidea, baldin eta balego, jakina. Bildu ditugun datuak ez dira, beharbada, zehatz-zehatzak izango; baina, bai, geure ikasleen artean ikusitakoak eta azken urteotako esperientziari zuzen-zuzen lotuak.
- Atala:
- Egilea:
- Ugalde, Rafa
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Areas of knowledge:
- Ebaluazioa
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 52
Ikasleak bere ahozko ekoizpenari erreparatzeko saiotxo bat
- Didakteka
- Sortua: 19 December 1999
- Bisitak: 1151
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Artikulu honetan, 12. urratseko talde bateko ikasleekin egindako esperientzia bat azaltzen dugu. EGA azterketa baino pare bat hilabete lehenago egindako grabaketak baino ez dira, gero ikasleek beraiek egindakoa edo beren diskurtsoa entzun dezaten, eta egiten dituzten akatsei errepara diezaieten. Hasierako helburua akatsak zuzentzea besterik ez zen, ikasleak autozuzenketaren bidean jartzea, konszienteago bihurtzea; geroago, baina, ikasleek ateratzen zituzten ondorioak guk uste baino ugariagoak izaten ziren.
- Atala:
- Egilea:
- Ugalde, Rafa
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Trebetasunak:
- Mintzamena
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 44
Entzumena lantzeko ariketen gaineko zenbait gogoeta
- Didakteka
- Sortua: 19 August 1997
- Bisitak: 517
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Badirudi aspaldi honetan euskararen irakaskuntzan dihardugunongan hausnarketarako jarrera zabalduago dabilela, eta apurka-apurka errotuz doala. Halaber, entzumena lantzeko ariketei orain artean ardura handirik ez diegula eman iruditzen zaigu.
Hori dela eta, horren inguruko ikastarotxo bat antolatu genuen Zornotzako Barnetegian 1996ko ekainean, hortik abiatuz eguneroko jardunean erabiltzen ditugun materialak aztertu eta hobetzeko, baita geure irakasle-gaitasuna sendotzeko ere. Halatan, ikastaro hura gogoan, hainbat entzungai prestatu, ikasleekin erabili, eta ikasgeletan gertatuaren argitan aztertzeari ekin genion. Horixe da, hain zuzen ere, artikulu honetan deskribatzen dugun esperientzia.
- Atala:
- Egilea:
- Ugalde, Rafa
- Aurtenetxe, Gaizka
- Zubiaga, Maribi
- Zarandona, Ainhoa
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Trebetasunak:
- Entzumena
- Irakasten-arloak:
- Esperientziak
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 40
Esapide esklamatiboen ildotik jatortasunerantz
- Didakteka
- Sortua: 6 August 1996
- Bisitak: 871
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hainbatetan eta hainbatetan ekin izan diogu hizkeraren jatortasunaren kontuari, euskaldunberrien kasuen bereziki. Euskaldunberrien jarduna plastiko hutsa dela, artifiziala, erdal moldeak hitzez hitz euskaratuak, eta antzerakoak sarri askotan erabili izan ditugu. Baina ez dugu sekula azterketa sakonik egin honetaz, eta ez litzateke erraza nondik nora jo, konponbideak jartzea eta abarrekoak zehaztea. Eta, ez da hori artikulu honen helburua, nire ustez jatortasunarekin zerikusi handia duen atal baten gaineko hausnarketa baino, harridurazko esaldien erabilerarena hain zuzen ere.
- Atala:
- Egilea:
- Ugalde, Rafa
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 36



