Irakasbil
Bilatzailea
Bilatzailea
- Atala:
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Atazetan oinarritutako irakaskuntza
- Didakteka
- Created: 13 May 2005
- Visits: 1151
- Comments: 0
- Favorites: 1
Artikulu hau lau atal nagusitan banatuta dago. Lehenik, atazetan oinarritutako irakaskuntzaren azpiatala aurkeztu eta testuinguruan kokatzen da. Zirriborratu egiten da nola sortu zen hizkuntz irakaskuntza komunikatiboan eta H2 eskurapenaren alorrean. Eta atazaren nozioa definitzen da hizkuntz ikaskuntzan. Aztertzen dira laburki, halaber, atazen erabileran interesatuta dauden taldeak (batzuetan elkarren aurkako ikuspegiak dituztenak). Bigarren atalak atazen ikerketari heltzen dio, eragina izan duen hainbat ikuspegitatik (interakzionala, kognitiboa). Hirugarren atalean aztertzen da nola neurtu den atazen inguruko performantzia: erabilitako hizkuntzaren konplexutasuna, zuzentasuna eta jariotasuna. Halaber, elkarreragina neurtzeko planteamenduei buruzko azterketa dago. Laugarren atalean atazen erabileraren dimentsio pedagogikoa esploratzen da. Artikuluari amaiera emateko, azken urteotan egindako atazen hainbat kritika jasotzen da.
- Atala:
- Egilea:
- Skehan, Peter
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Area of knowledge:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 58
Atazetan oinarritutako ikaskuntza gauzatzeko marko bat
- Didakteka
- Created: 19 August 1997
- Visits: 695
- Comments: 0
- Favorites: 0
Artikulu honetan aztertuko dut zelan bigarren hizkuntzaren eskurapenari buruzko ikerketak, batetik, eta hizkuntzaren irakaskuntza komunikatiboa bestetik, (80ko hamarkadan lparramerikan eta Europan nabarmen hazitako arloak, hurrenez hurren) batera etorri diren azken aldion, eta zelan adar horiek eskaintzen dizkiguten elkarren osagarri diren ikuspegiak hizkuntzaren irakaskuntza efektiboaz.
Zehatzago esanda, badirudi biek bultzatzen dutela atazetan oinarritutako planteamenduen aldeko joera, ikaste eta irakasteari dagokionez. Atazetan oinarritutako planteamenduak behar bezain kontu handiaz ez gauzatzeak sor ditzakeen zenbait arrisku ere azpimarratuko dira artikuluan, eta, horretaz gain, atazetan oinarritutako ikaskuntza modu etekintsuan antolatzeko erabil daitezkeen printzipioetako batzuk ere aztertuko dira.
- Atala:
- Egilea:
- Skehan, Peter
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Area of knowledge:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 39

