Bilatzailea
Bilatzailea
- Atala:
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Babelium proiektua: ahozkotasuna praktikatzeko kode irekiko plataforma
- Argitalpenak
- Sortua: 3 September 2013
- Bisitak: 1250
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Euskal Herriko Unibertsitateko GHyM1 ikerkuntza-taldeak garatu du Babelium ekimena, Elurnet2 enpresarekin batera. Hitz gutxitan esanda, euskararen ahozkotasuna praktikatzeko kode irekiko proiektua da Babelium. Webgunean parte hartzen duten ikasleek beste ikaskideek edo irakasleak berak prestatutako euskarazko mintzapraktika egiteko bideo-ariketak aurkituko dituzte: ahozko aurkezpenak, bikoizketak, ipuinak eta komikiak kontatzeko erronkak… Ariketa horietan, bideo bat grabatu beharko du ikasle bakoitzak unean bertan, mikrofonoa edota web-kamera erabiliz eta proposatzen zaizkion ahozko probak gaindituz. Aplikazioa erabiltzeko, Interneteko arakatzaile bat besterik ez da behar, bertan egikaritzen baita Babeliumek behar duen guztia. Ariketen erantzunak burutu ondoren (grabaketak, alegia), Babeliumen argitaratuko ditu erabiltzaileak; horrela, irakasleaz gain, beste ikaskideek ere ebalua ditzakete elkarlanean.
- Atala:
- Egilea:
- Pereira, Juanan
- Perurena, Inko
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Areas of knowledge:
- Teknologia
- Didaktika
- Trebetasunak:
- Mintzamena
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 81
- Saila e-Hizpide / Hizpide / Zutabe:
- Bestelako lankidetzak
H328 - Moodlen hizkuntzen ahozkotasuna praktikatzeko Babelium gehigarria
- Bideoteka
- Sortua: 21 October 2011
- Bisitak: 2349
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Juanan Pereirak hitzaldi bat eman zuen 2011n HABEk antolatutako Jardunaldien barruan, "Moodlen hizkuntzen ahozkotasuna praktikatzeko Babelium gehigarria" izenburupean.
MoodleMoot Euskadi 2011 -Euskadiko Moodle-erabiltzaileen V. Jardunaldiak ekitaldia eratu zuen HABEk Gasteizen 2011ko urriaren 21ean.
- Atala:
- Egilea:
- Pereira, Juanan
- Dokumentu-mota:
- Bideoa / Entzungaia
- Area of knowledge:
- Teknologia
- Irakasten-arloak:
- Moodle trikimailuak
- Esperientziak
- IFB zenbakia:
- 89 (II)
- Bideoteka:
- IFB Irakasleen formaziorako bideo-saila