Bilatzailea
Bilatzailea
- Atala:
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Bretoiera azken arnasaldien hondarrean
- Didakteka
- Sortua: 30 December 1987
- Bisitak: 686
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Bretoieraren bilakabide historikoa begiz zuzen jotzeak euskaldunontzat garrantzia berezia duela aitortuko nuke. Eta apartekotasun hori zertan oinarritzen den azaldu behar balitz, zera esan liteke. Alegia, Bretainia Frantzian dagoela eta Estatu honetantxe burutu izan dela, nonbait izatekotan, iraultza burgesaren «eredu» garbia. Haiek eta guk, izan ere, Estatuaren garapen historikoaren baitan, iraungipen zorian, Estatu kapitalistari dagokion estadioan aurkitzen baikara, eta, horrenbestez, Estatu mota honen hizkuntz politika zer-nolakoa izan den ikertzea nahitaezko zeregina dugu.
- Atala:
- Egilea:
- Odriozola, Joxe Manuel
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 15
- Hizkuntza-arloa:
- Soziolinguistika
Alfabetatzea gaur egun
- Didakteka
- Sortua: 21 August 1992
- Bisitak: 678
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Durangoko 26. Euskal Liburu eta Diskoen Azokan euskal alfabetatzeari buruzko mahai-inguru bat egin zen: «Alfabetatzea gaur egun». Han jorratu ziren auzigaien ingurumariak agertzen hasi baino lehen, goazen mahaikideen berri ematera.
Hona banan-banan: Luis Mari Gonzalez Txabarri (Udal Euskaltegiak), Josu Goikoetxea (HABE), Andoni Unzalu (Aurten bai), Adolfo Arejita (Labayru), Agurtzane Ortiz de Landaluze (Elkarlan Koordinakundea), Erramun Osa (AEK) eta ni neu moderatzaile gisa. Besterik gabe, hizlariak lanean jartzeko erabili nuen txostenetik, hiru gai-ardatzen inguruko galde-puntuak aterako ditugu, horien ondorengo garapena goiko ordenari jarraituaz egin zela esanaz.
- Atala:
- Egilea:
- Odriozola, Joxe Manuel
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 29
- Hizkuntza-arloa:
- Soziolinguistika
«Un futuro para nuestro pasado», gogoeta soziolinguistiko batzutarako iturri
- Didakteka
- Sortua: 28 December 1988
- Bisitak: 624
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Txepetxek puntua jarrita ihardun dut gogoetok itxuratzen, bere lana kritikatzeko jakintza mailarik oraingoz nire esku ez dagoelako. Horrek ez du esan nahi Txepetxen zenbait iritzi eta planteamendu auzipean jarri ez dudanik; ezjakintasunak edonori damaion ausarkeria da noski horren zioa. Egia esateko, duda-muda handiak izan nituen Jan honi ekiteko. Alde batetik, oharturik nengoen teorigintza soziolinguistikarako nituen muga izugarriez, eta horrek ez zidan kemenik ematen ezer egiten hasteko. Bestetik, Txepetxen liburuko zenbait problematikak irriki bizia sortzen zuen nire baitan eta gogoeta-ariketa tentagarriegia iruditzen zitzaidan pausoa ez emateko. Azkenean, baiezkoa erabaki nuen.
- Atala:
- Egilea:
- Odriozola, Joxe Manuel
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 18
- Hizkuntza-arloa:
- Soziolinguistika
Quebec-eko hizkuntz gatazkari gainbegirada
- Argitalpenak
- Sortua: 27 April 1983
- Bisitak: 479
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Mende honen erdi aldetik honantz Quebec-eko herria, bere hizkuntzaren egoeraz kezkatzen hasi zenean, frantses hizkuntzaren egoera politiko eta soziolinguistikoa zehatz-mehatz zertan zen jakin nahirik abiatu zen. Egia esan, kezka iturriak ez ziren alferrikakoak izan. Inguruan sumatzen zutena ez baitzen gutxiagorako: «Les francophones, comme leur langue, sont dominés et menacés dans leur existence; les correctifs qui reposent uniquement sur la bonne foi, la bonne volonté sont impuissants á enrayer le danger»
- Atala:
- Egilea:
- Odriozola, Joxe Manuel
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 1
- Hizkuntza-arloa:
- Soziolinguistika
- Saila e-Hizpide / Hizpide / Zutabe:
- Gai monografikoa