Irakasbil
Bilatzailea
Bilatzailea
- Atala:
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Jalgi Hadi metodoaren inguruan
- Didakteka
- Sortua: 24 August 1991
- Bisitak: 993
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Aurrera nota dantzatu atzeak erakusten omen du ondoen, esaera zahar bezain ezagunak erakusten digunez. Egindakoak behar bezala aztertuta, ondokoak hobeto egin daitezkeela esan gura du horrek, besteak beste, horrela ulertu nahi izanez gero behintzat.
Guri, ordea, irakaskuntzaren mundu neketsu honetan, egiteko berrietan murgiltzea tokatu izan zaigu sarri askotan, aurreragoko lan berriei heldu eta erantzuten saiatu beharra, alegia. Eta, jakina, atzekoei patxadaz begiratzeko aukera gutxi utzi izan digu horrek. Ez lekurik ez denborarik izaten genuen horretarako.
Metodogintzan ere saiatu ginen garai batean -"Jalgi Hadi" lekuko-, baina luze gabe beste norabait eraman gintuzten urrats berriek... eta, esan bezala, hantxe geratu zen lan hura ere, ondoko azterketarik gabe.
ZUTABEko arduradunek eskaintzen digute orain geure orduko lan haren azterketa kritikoa, laburra bada ere, egiteko aitzakia. Galdezka etorri zaigu, izan ere, ZUTABE. Are zehatzago: galdera horiek guk geuk geure buruari egitea nahi luke. Egin genituenen azterketa guk geuk burutzea, alegia.
- Atala:
- Egilea:
- Mujika, J. Antonio
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Area of knowledge:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 27
Bakarka: Euskera a distancia
- Didakteka
- Sortua: 14 August 1986
- Bisitak: 1204
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Gaineko izenburua UBEI-INBADen euskara emateko testu-liburu batena da. Argi dezagun ere laburdura horren azpian ez dela inongo sindikatu, ez koalizio politikorik izkutatzen, transferituberri dugun Urrutiko Batxilergo Institutua baizik, norbaiti agian ezagunago gertatuko zaion INBADen kide autonomoa.
Ez da, beraz, euskara korrespondentziaz, postaz alegia, ikasteko sistema berriren bat ere, herritik kanpora estranjeri aldean dabilen zenbaitek ulertu duen bezala. UBEin irakasten dena batxilerra da, A ereduko batxilerra, eta honen barman euskara asignatura soil bat da. Horregatik, testu-liburu diodanean, ez dela gramatika bat esan nahi dut, ez metodo bat ere, eta iritziak ematerakoan dagozkion irizpidez eta neurriz hartu behar dela.
- Atala:
- Egilea:
- Mujika, J. Antonio
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Area of knowledge:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 11
Hizkuntzen irakasbideak
- Argitalpenak
- Sortua: 28 April 1983
- Bisitak: 777
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Linguistikak hizkuntzari buruz sorturiko teoriak eta hizkuntza desberdinez eskaintzen dituen zehaztapenak eginkizun praktikoetara ekartzea, hauetarako egokitzea eta, izenak berak nahiko argi dioenez, hauei aplikatzea dagokio hizkuntzalaritza aplikatuari. Honen xedea praktikoa da, ez teorikoa. Hizkuntz aplikazioen eremuak asko dira: itzulpen teknikak, komunikabideen ingeniaritza, literatur kritika, hizketa-akatsen sendabideak, etab.
- Atala:
- Egilea:
- Mujika, J. Antonio
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Area of knowledge:
- Curriculuma
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 1
- Hizkuntza-arloa:
- Linguistics
- Saila e-Hizpide / Hizpide / Zutabe:
- Bestelako lankidetzak


