Bilatzailea
Bilatzailea
- Atala:
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
H137 - Gramatika lantzen helduentzako euskararen irakaskuntzan: lau estrategia didaktikoak – La enseñanza de la gramática en la enseñanza del euskara a adultos: cuatro estrategias didácticas
- Bideoteka
- Sortua: 20 December 2023
- Bisitak: 189
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Joseba Ezeiza Ramosek hitzaldi bat eman zuen 2004an HABEk EHUrekin batera antolatutako Ikastaroen barruan, "Gramatika lantzen helduentzako euskararen irakaskuntzan: lau estrategia didaktikoak" izenburupean.
"Gramatica y aprendizaje de lenguas: perspectivas cognitivas y aplicaciones pedagogicas" ikastaroa eratu zuten EHUk eta HABEk, Donostiako XXIII. Udako Ikastaroen barruan, 2004ko ekainaren 21etik 23ra bitartean.
- Atala:
- Egilea:
- Ezeiza Ramos, Joseba
- Dokumentu-mota:
- Bideoa / Entzungaia
- Area of knowledge:
- Didaktika
- Edukiak:
- Gaitasun linguistikoa
- Gramatika
- IFB zenbakia:
- 34(4)
- Bideoteka:
- IFB Irakasleen formaziorako bideo-saila
H129 - Euskararen irakaskuntza helduentzat – Testua ikasgelan: zenbait inplikazio metodologiko / La enseñanza del euskara a adultos – El texto en el aula: algunas implicaciones metodológicas
- Bideoteka
- Sortua: 19 December 2023
- Bisitak: 156
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Joseba Ezeizak (Euskaraz) hitzaldi bat eman zuten 2003an HABEk EHUrekin batera antolatutako "Enfoque discursivo y aprendizaje de segundas lenguas: nuevas perspectivas" Udako Ikastaroen barruan, "Euskararen irakaskuntza helduentzat – Testua ikasgelan: zenbait inplikazio metodologiko / La enseñanza del euskara a adultos – El texto en el aula: algunas implicaciones metodológicas" izenburupean.
- Atala:
- Egilea:
- Ezeiza Ramos, Joseba
- Dokumentu-mota:
- Bideoa / Entzungaia
- Irakasten-arloak:
- Metodoa
- Edukiak:
- Testua
- L2
- IFB zenbakia:
- 33(6)
- Bideoteka:
- IFB Irakasleen formaziorako bideo-saila
H57 - EGAdun profesionalentzako programak eratzeko eredu bat: Nire bulegoan proiektua
- Bideoteka
- Sortua: 1 December 2023
- Bisitak: 107
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
- Atala:
- Egilea:
- Ezeiza Ramos, Joseba
- Dokumentu-mota:
- Bideoa / Entzungaia
- IFB zenbakia:
- 18 (III)
- Bideoteka:
- IFB Irakasleen formaziorako bideo-saila
H33 - Testuak, tipologiak eta ikasgelako lanaren programazioa
- Bideoteka
- Sortua: 21 November 2023
- Bisitak: 216
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
- Atala:
- Egilea:
- Ezeiza Ramos, Joseba
- Dokumentu-mota:
- Bideoa / Entzungaia
- Areas of knowledge:
- Curriculuma
- Didaktika
- Edukiak:
- Gaitasun linguistikoa
- IFB zenbakia:
- 17(I)
- Bideoteka:
- IFB Irakasleen formaziorako bideo-saila
Espezialitate-hizkeren didaktika Europako unibertsitate-eremuan
- Didakteka
- Sortua: 6 December 2008
- Bisitak: 782
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Duela bi urte inguru, “Espezialitate-hizkeren eta terminologiaren II. jardunaldietan” aurkeztu nuen jada gai honi buruzko komunikazio bat (Ik. Ezeiza, 2007-a). Harako hartan gainbegiratu bat eman nahi izan nion espezialitate-hizkeren didaktikak azken urteotan egindako ibilbideari.
Berrikuspen hartan saiatu nintzen azaltzen zein irizpide linguistiko, psikolinguistiko eta metodologikok ematen dioten funtsa azken urteotan espezialitate-hizkeren irakaskuntzan indarra hartuz joan den eredu didaktikoari. Ideia eta proposamen horiek oso lausoak ziruditen orain oso gutxira arte; alabaina, gorputz didaktiko sendoa josi dute Europako unibertsitate-eremuan. Hori dela eta, egokia iruditu zait gaiari berriro heldu eta beste astindu bat ematea artikulu honetan. Oraingoan, goi-mailako unibertsitateko ikasketen marko berriak ezartzen duen testuinguruan egingo dut espezialitate-hizkeren didaktikaren azterketa.
- Atala:
- Egilea:
- Ezeiza Ramos, Joseba
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Area of knowledge:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 69
- Hizkuntza-arloa:
- Dialektoak
Ikasle hasiberriei euskara irakasteko materialak (eta III): prozedura metodologikoak
- Didakteka
- Sortua: 11 May 2007
- Bisitak: 901
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Azken 50 urteotan aldabide nabarmena izan da hizkuntzen irakaskuntzarako metodologiaren arloan. Arian-arian irakaskuntzarako teknika ugari sortu dira. Haatik, une honetan ez dugu datu nahikorik beroien eraginkortasuna zenbaterainokoa den erabakitzeko. Mugak muga, HEOKak hiru eskakizun ezartzen dizkio metodologiari: a) Adimen-eragiketa eraginkorrak bultzatu eta lagundu behar ditu; b) hizkuntzaren ezaugarri pragmatiko zein formalak jarri behar ditu jokoan; c) ikasleen satisfazio-maila eta ikasteko gogoa areagotu behar ditu.
Hainbat dira irizpide horietan oinarria duten prozedura metodologikoak. HEOKak horietako batzuk aipatzen ditu gai honi eskainitako atalean (HEOK, 1999: 86-88). Aldeak alde, denek dute alderdi komun bat: denek iradokitzen dute hiru etapako eredu orokor bat: a) egin aurrekoa (helburuez jabetzeko; aurrezagutzak aktibatzeko; planifikatzeko; etab.); b) egin bitartekoa (kontrol mekanismoak, lagungarriak…) eta c) egin ostekoa (feedbacka, ebaluazioa, errepikapena…).
Lan honetan aztertu nahi izan dugu nola jorratzen diren hasiberrientzako ikasmaterialetan aldagaiok: nola kudeatzen dituzten ikastearen alderdi psikologikoak, linguistikoak eta afektibo-bolitiboak, prozedura metodologiko orokorraren hiru etapetan. Horren bidez, ikusi ahal izan dugu nola irudikatzen duten material horiek ikas-prozesua eta zenbateraino hurbiltzen diren HEOKaren planteamenduetara.
- Atala:
- Egilea:
- Ezeiza Ramos, Joseba
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Area of knowledge:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 65
Ikasle hasiberriei euskara irakasteko materialak (I): Hiru mugarri gaitasun komunikatiboa jomuga
- Didakteka
- Sortua: 12 May 2006
- Bisitak: 981
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Helduen Euskalduntzerako Oinarrizko Kurrikuluak (HEOK) –Hizkuntzen Irakaskuntzarako Europako Marko Bateratuak, bezalaxe– argi utzi nahi izan du ezin dela hizkuntzak irakasteko metodo bat eta bakarra gomendatu (HEOK, 1999: 83). Rod Ellis adituak ere ondorio bera atera du egin berri duen txosten tekniko batean (Ellis, 2005). Haatik, gaur egun, erro sendoak ditu ideia batek: hizkuntza, areago da komunikazioa, egiturazko sistema bat baino.
Aintzatespen honek eztabaida korapilatsuak barneratzen ditu; eta ez gara horiek askatzen hasiko hemen. Baina badu ondorio bat hizkuntzen irakaskuntzarako, curriculum modernoek bere egin dutena: ikuspegi estrukturaletik ikuspegi komunikatiborako urratsak eman beharra, sintesi berri eta dinamiko bat helburu (HEOK, 1999: 17). Ildo horretan, zera gomendatu zuen HEOK-ak: urrats batzuk eman beharra “ezagutzatik erabilerara”, “sistema linguistikotik sistema analitikora”, “produktutik prozesura”, “esalditik testura eta pragmatikara”, “zuzentasunetik egokitasunera” eta, azken batean, “gaitasun linguistikotik gaitasun komunikatibora”.
Ikerketa-lan honetan aztertu nahi izan dugu nola jaso diren ideia hauek euskara hasiberriei irakasteko materialetan. Horretarako, HEOKaren itzalean argitara eman diren hiru ikasmaterial aztertu ditugu: 48 jarduera hautatu ditugu liburuko; eta bakoitzari 8 aldagai aztertzen dituen protokolo bat aplikatu diogu.
Artikulu honetan ikerketa horren emaitza kuantitatibo eta kualitatibo nagusiak jaso dira. Datu horiek zera erakusten dute: aztertutako hiru ikasmaterialak puntu ezberdinetan kokatzen direla HEOK-ak gaitasun linguistikotik gaitasun komunikatibora definitu zuen lerroan. Beraz, hiru material hauek bide horretan nolabaiteko continuum bat eratzen duten arren, ezin esan daiteke erabat lortu dutenik HEOK-ak aldarrikatzen duen ikuspegi estrukturalaren eta ikuspegi komunikatiboaren arteko sintesi berri eta dinamikoa (HEOK, 1999: 17). Haatik, ezin uka daiteke bat egite hori ez dagoela urrun; hori pentsarazten digute, behintzat, bildutako datuek.
- Atala:
- Egilea:
- Ezeiza Ramos, Joseba
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Areas of knowledge:
- Curriculuma
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 62
Ikasle hasiberriei euskara irakasteko materialak (II): kontzientzia, autonomia eta benetakotasuna ikusmiran
- Didakteka
- Sortua: 12 May 2006
- Bisitak: 928
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Aurreko lanaren ildotik, artikulu honetan ikasle hasiberrientzat azken urteotan argitaratutako hiru ikasmaterial aztertu ditugu. Oraingo honetan, material hauen proposamenek baliatzen dituzten ikaskuntza-ereduei begiratu diegu. Lehenbizi, materialok eskaintzen dituzten programen jomugak, egitura eta lehentasunak aztertu ditugu. Ondoren, begiratu dugu ea zein diren materialok sustatzen dituzten adimen-operazioak. Azkenik, ikaskuntza laguntzeko sortzen dituzten baldintzak xehatu ditugu. Egiaztatu ahal izan dugunez, alde handiak daude aztertutako materialek proposatzen dituzten ikas-ereduen artean. Alde handiak ikusi ditugu, halaber, HEOKak aldarrikatzen dituen irizpideen eta material hauetako batzuek baliatzen dituztenen artean.
- Atala:
- Egilea:
- Ezeiza Ramos, Joseba
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Areas of knowledge:
- Curriculuma
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 63