Bilatzailea
Bilatzailea
- Atala:
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
H128 - Kurrikuluak diseinatzen: oinarriak, metodologia eta baliabideak (II) – Diseños curriculares: principios, metodología y recursos (II)
- Bideoteka
- Sortua: 19 December 2023
- Bisitak: 202
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Pello Esnalek eta Lourdes Elosegik hitzaldi bat eman zuten 2003an HABEk EHUrekin batera antolatutako "Enfoque discursivo y aprendizaje de segundas lenguas: nuevas perspectivas" Udako Ikastaroen barruan, "Kurrikuluak diseinatzen: oinarriak, metodologia eta baliabideak (II) – Diseños curriculares: principios, metodología y recursos (II)" izenburupean.
- Atala:
- Egilea:
- Esnal, Pello
- Elosegi, Lourdes
- Dokumentu-mota:
- Bideoa / Entzungaia
- Area of knowledge:
- Curriculuma
- Irakasten-arloak:
- Metodoa
- IFB zenbakia:
- 33(7)
- Bideoteka:
- IFB Irakasleen formaziorako bideo-saila
H127 - Kurrikuluak diseinatzen: oinarriak, metodologia eta baliabideak (I) – Diseños curriculares: principios, metodología y recursos (I)
- Bideoteka
- Sortua: 19 December 2023
- Bisitak: 200
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Pello Esnalek eta Lourdes Elosegik (euskaraz) hitzaldi bat eman zuten 2003an HABEk EHUrekin batera antolatutako EHUrekin batera antolatutako "Enfoque discursivo y aprendizaje de segundas lenguas: nuevas perspectivas" Udako Ikastaroen barruan, "Kurrikuluak diseinatzen: oinarriak, metodologia eta baliabideak (I) – Diseños curriculares: principios, metodología y recursos (I)" izenburupean.
- Atala:
- Egilea:
- Esnal, Pello
- Elosegi, Lourdes
- Dokumentu-mota:
- Bideoa / Entzungaia
- Area of knowledge:
- Curriculuma
- Irakasten-arloak:
- Metodoa
- IFB zenbakia:
- 33(6)
- Bideoteka:
- IFB Irakasleen formaziorako bideo-saila
H32 - HEOK: hizkuntzaren ikuspegi dialektikoa
- Bideoteka
- Sortua: 21 November 2023
- Bisitak: 276
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
- Atala:
- Egilea:
- Esnal, Pello
- Dokumentu-mota:
- Bideoa / Entzungaia
- Areas of knowledge:
- Curriculuma
- Didaktika
- Hizkuntza-arloa:
- Pragmatika
- IFB zenbakia:
- 17(I)
- Bideoteka:
- IFB Irakasleen formaziorako bideo-saila
Testu-arkitektura eta gramatika, ekintza komunikatiboaren baitan
- Didakteka
- Sortua: 6 May 2009
- Bisitak: 756
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Kultura sailburuaren 2000ko urtarrilaren 24ko aginduak (EHAA, 2000) jarri zuen indarrean Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikulua [HEOK]. Aurreko uda zkenean plazaratu zuen HABEk (HABE, 1999), helduen euskalduntzea sakonetik eraberritzea helburu. Hala ere, garatu gabe gelditu ziren laugarren mailaren eduki eta ebaluazio-irizpideak. Agindu horretan, hiru urteko epea ematen zitzaien euskaltegiei,
bakoitzak bere kurrikulu-proiektua [EKP] egin zezan. Lourdes Elosegik eta biok, hamazazpi euskaltegitan EKPak elikatu ondoren, jardunbidearen berri eskaini genuen HIZPIDE 57an (Elosegi, Esnal, 2004).
Berehala, 2005-2006 ikasturtean, HEOKaren laugarren maila probatzen hasi zen HABE bost euskaltegitan: Azpeitiko Udal Euskaltegian, Bilbo Zaharrean, Ilazkin, Lea Artibaiko AEK Euskaltegian (Ondarroan)
eta Maizpiden. Kultura sailburuaren beste agindu batek –2006ko martxoaren 13koak– onartu zituen laugarren mailaren eduki eta ebaluazio- irizpideak (EHAA, 2006). Horrela, osatua geratu zen HEOK.
HEOKaren laugarren maila hiru ikasturtetan zazpi saio-euskaltegitan probatu ondoren –Labayru Ikastegia eta Deustuko Unibertsitatea gehitu ziren 2006-2007 eta 2007-2008 ikasturteetan–, euskaltegi guztiei eman zitzaien aukera maila hori eskaintzeko 2008-2009 ikasturtetik aurrera. Horretarako, hogeita hamaika irakasle prestatzen aritu ginen 2007-2008 ikasturtean, berariaz eratutako berrehun orduko gaikuntza-ikastaro batean. Eta beste hogeita hamar irakaslek egin dute gaikuntza-ikastaro bera 2008-2009an.
Horrek guztiak aukera eman digu HEOK zehaztu, xehatu, garatu eta geureganatzen jarraitzeko. Besteak beste, lan horren emaitza da zenbaki honetan bildua. Aldi berean, egindako ibilbidearen isla izan nahi du, eta HEOKak zabaldutako bideak urratzen jarraitzeko tresna eta gonbidapen.
- Atala:
- Egilea:
- Esnal, Pello
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Area of knowledge:
- Didaktika
- Level:
- C2
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 71
- Hizkuntza-arloa:
- Linguistics
- Testugintza
Kontaketa, azalpena eta preskripzioa: sekuentzia nagusiak
- Didakteka
- Sortua: 7 May 2008
- Bisitak: 1115
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Lehendik ere plazaratuak ditugu, aldizkari honetan, testu-motei buruzko zenbait lan: 'Testu-motak" (Adam, 1996), "Tipologia egin nahian" (Beaute, 1996), 'Testu-motak: sekuentzia eta hizkuntz ekintza" (Esnal, 2003), "Preskripzioa: oinarrizko hizkuntz ekintza" (Esnal, 2004) eta 'Testu-motak" (Elosegi; Esnal, 2004: 55-66).
Orain, berriro ere dakargu gaia orrialde hauetara, euskarari eta euskararen irakaskuntzari aplikatu izanak emandako bermean oinarrituta. Baina egilea ez da mugatzen orain artekoa biltzera eta eguneratzera. Sintesi berria ere aurkezten du, testu-motei izen berria -eraberritua- ipintzeraino: sekuentzia. Geroak -jardun didaktikoak- probatu eta frogatuko du -frogatzen ari da- zer neurritan den baliagarria eta eragilea.
- Atala:
- Egilea:
- Esnal, Pello
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Edukiak:
- Testua
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 67
- Hizkuntza-arloa:
- Testugintza
Ebazten dut
- Didakteka
- Sortua: 11 May 2007
- Bisitak: 549
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Sarritan sortzen zaizkigu zalantzak, bai hizketan eta bai idazten ari garela, baina ez dira denak berdinak izaten. Artikulu labur honetan, euskarazko zalantza esanguratsu batean jarriko dugu arreta; alegia, zer formula erabili lege, dekretu, agindu, ebazpen eta horrelako idatzietan: “xedaTU dut”, “ebaTZI dut” eta antzekoak ala “xedaTZEN dut”, “ebazTEN dut” eta antzekoak?
Txikikeria dirudi, baina hizkuntzaren funtsa-funtsari dagokio. Auzia ebazteko, gramatikara baino barrurago jo behar dugu: hizkuntzak gauzatzen duen ekintza komunikatibora. Eta hain da berezia ekintza komunikatibo hori, non arreta eta eginahala areagotzea eskatzen digun, atzeman nahi badugu.
Hain zuzen, azken batean, horixe ari zaigu eskatzen HEOK: arreta eta eginahala areagotzea, hiztunak hitz eginez eta idatziz gauzatzen dituen ekintza komunikatiboak atzemateko, horiek oinarri eta ardatz hartuta eraiki dezagun geure jarduera didaktikoa. Hemen, hasteko, ea asmatzen dugun aipatutako auzia ebazten.
- Atala:
- Egilea:
- Esnal, Pello
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Area of knowledge:
- Curriculuma
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 64
- Hizkuntza-arloa:
- Testugintza
Puntuazioa lantzen
- Didakteka
- Sortua: 12 May 2006
- Bisitak: 528
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Aurtengo ikasturtean, 2005-2006an, hasi ziren bost euskaltegi ematen, lehenengo aldiz, euskalduntzearen laugarren mailako ikastaroak. Eta 2006-2007an hasiko dira beste batzuk. Aukera egokia da HEOKaren (Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikuluaren) planteamenduan sakontzeko eta, bide batez, lehen hiru mailetan landutako hainbat gai gehiago jorratzeko. Besteak beste, puntuazioarena.
Planteamendu komunikatiboa barneratzen den neurrian, bestelako dimentsioa hartzen du hizkuntzaren ohiko hainbat gaik. Baita puntuazioarenak ere. Normalean, gramatikaren baitan ikasi eta landu ohi da, eta ortografiaren alorrean. Baina ikuspegi komunikatibotik aritzean, gaitasun testualaren eta gaitasun estrategikoaren eremuetan ere sartzen da.
Lan hau, nahiz eta helduen euskalduntzearen laugarren mailako ikasleei begira prestatu, baliagarria izan daiteke beste mailakoentzat ere.
- Atala:
- Egilea:
- Esnal, Pello
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Level:
- C2
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 61
- Hizkuntza-arloa:
- Testugintza
Lexikoa lantzen
- Didakteka
- Sortua: 12 May 2006
- Bisitak: 966
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
HABEk, euskalduntzearen laugarren maila diseinatzean, bazekien lexikoa izango zuela langai berezietako bat. Arrazoi askorengatik. Hasteko, euskara (gizarte- eta hizkuntz) normalizazio-bidean delako eta laugarren mailako ikaslea, hain zuzen, normalizatu gabe dagoen esparru bateko hizkuntz erabiltzaile kualifikatu (izango) delako.
HABEk lehendik ere topo egina zuen arazo berberarekin: “Laneko euskara” saileko material didaktikoa prestatu zuenean, Elhuyarren eta UZEIren eskutik.
Orain, laugarren maila garatzean, ondo datorkio orduan egina. Eta, hura abiapuntu hartuta, beste urrats bat egin nahi du, beti ere ikuspegi didaktikoa gidari.
- Atala:
- Egilea:
- Esnal, Pello
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Area of knowledge:
- Didaktika
- Level:
- C2
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 62