Irakasbil
Bilatzailea
Bilatzailea
- Atala:
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
H13-23 - Claves para la enseñanza semipresencial: herramientas y estrategias básicas / Jardun biko irakaskuntzarako gakoak: oinarrizko erremintak eta estrategiak
- Didakteka
- Sortua: 21 April 2023
- Bisitak: 1479
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Egungo bizi-erritmoek lanarekin eta familiarekin bateragarriak diren ikas-irakas ereduak eskatzen dituztela ematen du. Halaber, ezinbestekoa da ikas-irakas prozesuak pertsona bakoitzaren ikaskuntza-erritmoei egokitu beharra. Eszenatoki honetan badago, gainera, beste eragile bat: pandemiak sortarazitako ikas- eta irakas-esperientziak. Horregatik, litekeena da irtenbidea eszenatoki hibrido edo jardun bikoetan egotea, horietan konbinatuz modu sinkronoak eta asinkronoak.
Ikastaro honetan, jardun biko irakaskuntzaren marko teoriko-praktikotik abiatuta, esparru honetako esperientziak aurkeztuko ditugu. Horretaz gain, eredu honetan jardun duten edo jardungo duten irakasleei baliagarriak gerta dakizkien zenbait estrategia eta erreminta ere aurkeztuko dizkiegu.
Teoriko-praktikoa izango da planteamendu metodologikoa. Hala, aurkeztutako estrategia eta erreminta batzuk baliatzeko aukera izango da, baita helduen hizkuntzen ikas-irakaskuntzaren esparruko proposamenak era kritikoan aztertzeko ere.
Azkenik, helduen euskalduntzean jardun biko ereduan interesa duten pertsonen arteko komunikazioa eta lankidetzarako proposamen bat egingo da.
- Atalak:
- Egilea:
- Murua Anzola, Iñaki
- Goñi Zugarramurdi, Agurtzane
- Rodríguez Arangoa, Ana
- Pastoriza Espasandín, Diana
- Fernández González, Maria
- Colomo Cantero, Ana
- Vegas Fernández, Fidel
- Dokumentu-mota:
- Bideoa / Entzungaia
- HABE & EHU Summer Courses
- Areas of knowledge:
- Ebaluazioa
- Didaktika
- Jarduera motak:
- Jardunaldia
- Jardueraren antolatzaileak:
- HABE
- EHU-UPV