H54 - Català a mida, un proyecto de formación basado en el perfil lingüístico de los puestos de trabajo

Argitaratua: Friday, 1 December 2023, 10:46 AM
DVD 18(II)

Montserrat Corberak hitzaldi bat eman zuen 2000n HABEk EHUrekin batera antolatutako Udako Ikastaroen barruan, Català a mida, un proyecto de formación basado en el perfil lingüístico de los puestos de trabajo izenburupean.

Bideo honetan, hitzaldi osoa duzue entzungai.

Beste eduki interesgarriak

Monografiak 4

"Catalá a mida", lanpostuen hizkuntz eskakizunetan oinarritutako heziketa-proiektua

"Catalá a mida" enpresa-alorrean sortu den hizkuntz heziketarako proiektu bat da. Heziketa hori laneko premiei ahalik eta ondoen egokitzeko asmoarekin sortu zen. Bi helburu ditu proiektu horrek: bata, langileek beren laneko zeregin propioak betetzeko behar duten hizkuntz heziketa edukitzea eta ez, oro har, jendeari eskaintzen zaion heziketa estandarra, erabilera berezietatik baino gehiago, hizkuntzaren ezaugarrietatik abiatzen dena. Bigarren helburua enpresari heziketa-kostua gutxitzea da: ikastaroarena berarena eta langileek horretarako behar duten denborarena. Izan ere, behar bereziak soilik asetzea bilatzen duen heziketa, ezinbestean laburragoa da eta eskuragarriagoa.