H13-23. Jardun biko esperientziak (2): Hizkuntza Eskola Ofiziala (bideo-laburpena)

Argitaratua: asteazkena, 2024(e)ko otsailaren 7(e)an, 17:26(e)tan
María Fernández González

H13-23 udako ikastaroaren saioetako batean  (“¿Qué hemos aprendido en el proyecto SBLENDID y en EOIs?“ Experiencias sobre modelo semipresencial en enseñanza-aprendizaje de idiomas) jardun biko ereduko esperientziak aztertu ziren, maila desberdinei erreparatuta. Pontevedrako Hizkuntza Eskola Ofizialeko zuzendariorde eta irakasle den María Fernández González haien esperientziaz mintzatu zen.   

EOI Pontevedra

Beste eduki interesgarriak

H13-23 ikastaroko irakasleak

H13-23 - Claves para la enseñanza semipresencial: herramientas y estrategias básicas / Jardun biko irakaskuntzarako gakoak: oinarrizko erremintak eta estrategiak

Egungo bizi-erritmoek lanarekin eta familiarekin bateragarriak diren ikas-irakas ereduak eskatzen dituztela ematen du. Halaber, ezinbestekoa da ikas-irakas prozesuak pertsona bakoitzaren ikaskuntza-erritmoei egokitu beharra. Eszenatoki honetan badago, gainera, beste eragile bat: pandemiak sortarazitako ikas- eta irakas-esperientziak. Horregatik, litekeena da irtenbidea eszenatoki hibrido edo jardun bikoetan egotea, horietan konbinatuz modu sinkronoak eta asinkronoak. Ikastaro honetan, jardun biko irakaskuntzaren marko teoriko-praktikotik abiatuta, esparru honetako esperientziak aurkeztuko ditugu. Horretaz gain, eredu honetan jardun duten edo jardungo duten irakasleei baliagarriak gerta dakizkien zenbait estrategia eta erreminta ere aurkeztuko dizkiegu. Teoriko-praktikoa izango da planteamendu metodologikoa. Hala, aurkeztutako estrategia eta erreminta batzuk baliatzeko aukera izango da, baita helduen hizkuntzen ikas-irakaskuntzaren esparruko proposamenak era kritikoan aztertzeko ere. Azkenik, helduen euskalduntzean jardun biko ereduan interesa duten pertsonen arteko komunikazioa eta lankidetzarako proposamen bat egingo da.
Diana Pastoriza

H13-23. Jardun biko esperientziak (1): Sblendid proiektua (bideo-laburpena)

H13-23 udako ikastaroaren saioetako batean jardun bikoan maila desberdinetako esperientziak aurkeztu ziren. Bideo honetan, CAFIko DIana Pastoriza "Sblendid" proiektuaz mintzatzen da.
Ana Rodríguez Arangoa

H13-23. Jardun biko esperientziak (3): irakasle bat (bideo-laburpena)

H13-23 udako ikastaroaren saioetako batean jardun bikoan maila desberdinetako esperientziak aurkeztu ziren. Bideo honetan, Iruñeako Hizkuntza Eskola Ofizialean irakasle izandako Ana Rodríguez mintzatzen da.