H13-23. Jardun biko ikastaroetarako behaketa-taula (bideo-laburpena)

Argitaratua: asteartea, 2023(e)ko azaroaren 28(e)an, 13:23(e)tan
María Fernández González

H13-23 udako ikastaroaren saioetako batean jardun biko ereduko ikastaroak behatzeko taula batez aritu zen Pontevedrako HEOko María Fernández González. Bideo honetan, kontrol-zerrenda erako taula hori aurkezteaz gain, bere esperientzian oinarritutako adibideak jartzen ditu eta, azken finean, eredu horren gakoak aztertzen ditu.  Halaber, ebaluaziorako (autoebaluaziorako ere bai) eta lankidetzarako erabil liteke; garapen profesionala areagotzeko, azken finean.

e-Hizpide aldizkariaren 102. zenbakiko artikulu batean ere landu dute egileek behaketa-taula: "Behaketa-taula: gogoetarako eta hobekuntzarako funtsezko tresna atzerriko hizkuntzen didaktika mistoan".


Beste eduki interesgarriak

H13-23 ikastaroko irakasleak

H13-23 - Claves para la enseñanza semipresencial: herramientas y estrategias básicas / Jardun biko irakaskuntzarako gakoak: oinarrizko erremintak eta estrategiak

Egungo bizi-erritmoek lanarekin eta familiarekin bateragarriak diren ikas-irakas ereduak eskatzen dituztela ematen du. Halaber, ezinbestekoa da ikas-irakas prozesuak pertsona bakoitzaren ikaskuntza-erritmoei egokitu beharra. Eszenatoki honetan badago, gainera, beste eragile bat: pandemiak sortarazitako ikas- eta irakas-esperientziak. Horregatik, litekeena da irtenbidea eszenatoki hibrido edo jardun bikoetan egotea, horietan konbinatuz modu sinkronoak eta asinkronoak. Ikastaro honetan, jardun biko irakaskuntzaren marko teoriko-praktikotik abiatuta, esparru honetako esperientziak aurkeztuko ditugu. Horretaz gain, eredu honetan jardun duten edo jardungo duten irakasleei baliagarriak gerta dakizkien zenbait estrategia eta erreminta ere aurkeztuko dizkiegu. Teoriko-praktikoa izango da planteamendu metodologikoa. Hala, aurkeztutako estrategia eta erreminta batzuk baliatzeko aukera izango da, baita helduen hizkuntzen ikas-irakaskuntzaren esparruko proposamenak era kritikoan aztertzeko ere. Azkenik, helduen euskalduntzean jardun biko ereduan interesa duten pertsonen arteko komunikazioa eta lankidetzarako proposamen bat egingo da.
H13-23 erlea

"Jardun biko irakaskuntzarako gakoak: oinarrizko erremintak eta estrategiak" udako ikastaroa

Uztailaren 12an eta 13an izan da Donostian "Jardun biko irakaskuntzarako gakoak: oinarrizko erremintak eta estrategiak / Claves para la enseñanza semipresencial: herramientas y estrategias básicas" udako ikastaroa. Bertan azaldutako zenbait informazio dago sarrera honetan.
Barreiro et al

Behaketa-taula: gogoetarako eta hobekuntzarako funtsezko tresna atzerriko hizkuntzen didaktika mistoan

Pontevedrako Hizkuntza Eskola Ofizialean behaketaz burututako hausnarketaren eta talde-lanaren emaitza aurkeztuko dute artikulu honetan bertako lau irakaslek. Hasitako prozesua gerora SBLENDID proiektuaren baitan burutu da. Horregatik, jardun biko ereduan ardaztu da azkenean gogoetarako eta hobekuntzara bideratutako kontrol-zerrenda gisa egindako ikastaroen behaketa-taula. https://doi.org/10.54512/TJQW8186