H13-23. 1. eguna (bideo-laburpena)

Argitaratua: Thursday, 1 February 2024, 12:33 PM
Diana Pastoriza eta María Fernández

H13-23 udako ikastaroaren lehenengo eguneko edukiak laburbildu dira bideo honetan. Diana Pastorizak (CAFI, Centro Autonómico de Formación e Innovación) eta Maria Fernándezek (Pontevedrako Hizkuntza Eskola Ofiziala) esandakoak erabilitako aurkezpenekin eta materialekin osatu dira (erabilitako aurkezpenak eta ikusizko oharrak edo sketchnoteak)

Honako hau izan zen lehendabiziko eguneko programa: 

    • Las bases de blended learning
    • La evaluación, uno de los motores del b-learning
    • Portfolios de alumnado y de profesorado
    • Feedback mediante vídeo

Comments

    Beste eduki interesgarriak

    H13-23 ikastaroko irakasleak

    H13-23 - Claves para la enseñanza semipresencial: herramientas y estrategias básicas / Jardun biko irakaskuntzarako gakoak: oinarrizko erremintak eta estrategiak

    Egungo bizi-erritmoek lanarekin eta familiarekin bateragarriak diren ikas-irakas ereduak eskatzen dituztela ematen du. Halaber, ezinbestekoa da ikas-irakas prozesuak pertsona bakoitzaren ikaskuntza-erritmoei egokitu beharra. Eszenatoki honetan badago, gainera, beste eragile bat: pandemiak sortarazitako ikas- eta irakas-esperientziak. Horregatik, litekeena da irtenbidea eszenatoki hibrido edo jardun bikoetan egotea, horietan konbinatuz modu sinkronoak eta asinkronoak. Ikastaro honetan, jardun biko irakaskuntzaren marko teoriko-praktikotik abiatuta, esparru honetako esperientziak aurkeztuko ditugu. Horretaz gain, eredu honetan jardun duten edo jardungo duten irakasleei baliagarriak gerta dakizkien zenbait estrategia eta erreminta ere aurkeztuko dizkiegu. Teoriko-praktikoa izango da planteamendu metodologikoa. Hala, aurkeztutako estrategia eta erreminta batzuk baliatzeko aukera izango da, baita helduen hizkuntzen ikas-irakaskuntzaren esparruko proposamenak era kritikoan aztertzeko ere. Azkenik, helduen euskalduntzean jardun biko ereduan interesa duten pertsonen arteko komunikazioa eta lankidetzarako proposamen bat egingo da.