H28 - ¿Es posible integrar la función formativa y la función sumativa de la evaluación?

Argitaratua: Tuesday, 5 December 2023, 10:18 AM
DVD 20

Neus Figuerasek hitzaldi bat eman zuen 2001ean HABEk EHUrekin batera antolatutako Udako Ikastaroen barruan, ¿Es posible integrar la función formativa y la función sumativa de la evaluación? izenburupean.

Hitzaldi honetan, ebaluazio formatiboa eta ebaluazio sumatiboa bereizten dituzten osagaiak aztertzen dira. Azalduko du zergatik ikasleek eta irakasleek kritikatu dituzten probak, eta, azterketak arrazoitu eta hobetzeko proposamenak aurkeztuko dira. Proposamen horiek ikasgelan eta hizkuntzen ikaskuntzaren geroan izango duten eragina ere aztertzen da.

Bideo honetan, hitzaldi osoa duzue entzungai.


Beste eduki interesgarriak

Neus Figueras

Posible al da ebaluazioaren funtzio formatiboa eta sumatiboa uztartzea?

“Ebaluazioa” kontzeptuaren definizio bat emanez abiatzen du Neus Figueras-ek emanaldia: informazio bilketa sistematikoa erabakiak hartzea helburu duena. Bizitza errealean une oro ari da pertsona ebaluatzen, eta une oro da pertsona bera ebaluazio-objektu. Baina didaktikara etorrita, sistematizazio hori galdu eta nahi baino gehiagotan bilakatzen omen da ebaluazioa azterketa.