H414 - Enfoques centrados en el desempeño de los aprendices. El factor cultura

Argitaratua: Wednesday, 3 May 2017, 11:58 AM
Diaz Magglioli
Gabriel Diaz Maggliolik hitzaldi bat eman zuen gaztelaniaz 2016an HABEk EHUrekin batera antolatutako Ikastaroen barruan, "H414 - Enfoques centrados en el desempeño de los aprendices. El factor cultura" izenburupean. El profesor de segundas lenguas/ IX: Competencia metodologica para la enseñanza y el aprendizaje - Analisis de las principales tendencias metodologicas, enfoques y métodos contemporáneos ikastaroa eratu zuten EHUk eta HABEk. Donostiako XXXV. Uda Ikastaroen baitan, 2016ko uztailaren 4tik 8ra bitartean.

Bideo osoa entzungai eta ikusgai izateaz gain, bideoak euskaraz prestatutako honako idatzizko laburpen hau duzue, eta bertan, bideoko ideia nagusiak daude:


Competencia metodológica para la enseñanza y el aprendizaje ikastaroa. Miramar 2016.

Kultura hizkuntzen ikas-irakaskuntzan

70eko hamarkadan hasten da lantzen Ameriketako Estatu Batuetan. Ordura arte erabilitako metodologiak ez ziren eraginkorrak izan kulturaren ikuspegitik onargarriak ziren jarduerak bideratzeko. Izan ere, gizartean nagusi zen ikuspegi estrukturalean ez zuten pisurik hartzen kultura-edukiek. 

SEELEY da 1976an kulturaniztun-ikuspegiaren oinarriak ezartzen dituena.  Haren hitzetan, egitura linguistikoak ez du lortzen, bere horretan, sistema politiko, sozial, erlijioso edota ekonomikoen berri ematea. Horrenbestez, irakaslearen egitekoa izango da ikasleak konturaraztea, bai generoarekin, gizarte-mailarekin, adinarekin edota etniarekin zerikusia duten aldagaiek zer-nola eragin dezaketen kultura- eta hizkuntza-jardueretan.

Hizkuntzaren irakaskuntza erabileran ardazten denean, eta hizkuntza testuinguru sozial jakinak eraikitzeko erreminta gisa hartzen denean, kultura eraikitzen da norbanakoen artean hizkuntza horren bitartez. Noles volens. Eta kulturaren irakaskuntzari ekiten zaionean, helburua izango da ikasleak gelan eroso sentitzea, eta mundu globalizatu honetan kultura-bitartekaritza ahalbidetu duten  mundu-ikuskera ezberdinak irakastea eta garatzea.

Ikuspegiak kulturaren irakaskuntzan

Kulturaren irakaskuntza dela-eta, hizkuntzen irakaskuntzan garapena izan duten bost ikuspegiren berri ematen du DIAZ MAGGLIOLI-k:

ikus

Ikus daitekeenez, kulturak jokatzen duen rolak ikuspegi ezberdinak azaleratzen ditu, eta azterketarako eremu konplexua eraikitzen du.

ikuspegiak

Zer kultura-eduki landu?

Hiru eremu ezberdinetan elkarri eragiten dioten edukiak azpimarratzen ditu, curriculumaren garapenean lagungarri bilaka daitezkeenak: ikuspegiak, praktikak eta ekoizpenak. Gizarte- eta kultura-markoa osatzen dute, eta FANTINIren esanetan, elementu hauetaz dago osatuta: soziofaktuak (nola eta zergatik elkarri eragiten dioten kideek testuinguru jakinean), artefaktuak (asmoak gauzatzeko sortzen dituzten ekoizpenak) eta mentifaktuak (pentsatzen, uste eta sentitzen dutena).

Norbanakoen artean ematen diren elkarrekintzaren bidez doa osatzen kultura —gizarte baten ezaugarriak biltzen dituen kontzeptutzat hartuta—, eta hizkuntza da elkarrekintza horietan bitartekaritza lanak egiteko ezinbesteko bilakatuko den erreminta. Horrenbestez, partaideen jarduerek eta ekarpenek izango dira irakasprozesuaren giltzarri eta ardatz;  ikasle bakoitzaren hizkuntza, eskarmentua eta mundu-ikuskera, berriz, abiapuntua.  

Eredu baten bila

MORANek kultura-ezagutzei buruzko lan-markoa proposatzen du, ikasleentzat arrotz den bizitza-estilo batean  zer egiteko gai izan behar duten oinarri hartuta.  Egile horrentzat, kultura-eskarmentua lau ezagutza-motatan oinarritutako ikas-elkarrekintzez dago osatuta: edukia (zer), modua (nola), zergatia eta norbera ezagutzea.

Edukia ezagutzeak kultura-informazioa eskuratzea dakar,eta H1eko eta H2ko kulturaren izaeraz kontziente bilakatzea.

Modua ezagutzeak kultura-praktikak erdiesteari egiten dio erreferentzia, eta xede-hizkuntzako hiztunen eguneroko praktiketan parte hartzea eskatuko du.

Zergatia ezagutzeak, berriz,  H2ko kulturaren oinarrian dagoen ikuspegia ulertzea eskatuko du, informazioa, behaketa, ikerketa eta eskarmentua baliatuz.

Norbera ezagutzeak, azkenik, aurrez aurre jarriko ditu hiztuna eta jatorriz duen kultura: usteak, iritziak, baloreak, sentimenduak, jarrerak…

Horrela, kultura-ukipenetik ondorioztatutako egoeretan jarriko dira jokoan ikasleak bereganatutako ezagutzak, prozedurak eta jarrerak, hain zuzen, ikasprozesuaren ondorio direnak.

HABE liburutegian