1206 - Emozioen kudeaketa eskolak ematean: komunikazio eraginkorra, egoera gatazkatsuen irtenbide (bideo-laburpena)

Argitaratua: osteguna, 2022(e)ko uztailaren 7(e)an, 12:17(e)tan
Nerea Mendizabal

2022ko ekainaren 20, 22, 24 eta 27an Nerea Mendizabalek "Emozioen kudeaketa eskolak ematean: komunikazio eraginkorra, egoera gatazkatsuen irtenbide" ikastaroa eman zuen, HABEk antolatuta.

Beheko bideoan, ikastaro horren landutakoaren laburpen mamitsua eskaini digu.

Beste eduki interesgarriak

Nerea Mendizabal

1206 - Emozioen kudeaketa eskolak ematean: komunikazio eraginkorra, egoera gatazkatsuen irtenbide.

Ikastaro hau norberaren emozioak identifikatuz eta gainerakoenak ulertuz, komunikazio enpatiko eta asertiboaren bidez, euskara irakastean izan daitezkeen tirabirak modu egokian kudeatu nahi dituzten euskara-irakasleei zuzenduta dago. Ikastaroak alderdi teorikoa eta praktikoa landuko ditu.
KEB

Komunikazio EzBortitza: bizi-hizkuntza bat (Rosenberg, M. B. [itzultzailea, Diego Martiartu; gainbegiratzailea, Nerea Mendizabal])

Iaz argitaratu zen euskaraz Komunikazio EzBortitza: Bizi-hizkuntza bat izenburupean Marshall Rosenbergek Komunikazio EzBortitzari buruz idatzitako liburua, eta HABEren liburutegian dago denon eskura. Komunikazio EzBortitza (KEB) ereduan oinarritu zen HABEk ekainean antolatutako “Emozioen kudeaketa eskolak ematean: komunikazio eraginkorra, egoera gatazkatsuen irtenbide” ikastaroa, komunikazio enpatiko eta asertiboaren bidez euskara irakastean izan daitezkeen tirabirak modu egokian kudeatu ahal izateko.