"Bitartekotza HABEren egiaztatzegintzan" web-mintegia (bideo-laburpena)

Publicado: viernes, 24 de noviembre de 2023, 10:46
Mikel Hoyosen argazkia

"Bitartekotza HABEren egiaztatzegintzan" web-mintegian bitartekotzari buruzko zehaztapenak eman zituen HABEko teknikari Mikel Hoyosek azaroaren 22an. Parte-hartzaileek txat bidez galderak egiteko aukera izan zuten. Sarrera honen beheko aldean, transkripzioaren botoian klikatuz gero, saioan egindako galderak eta erantzunak ikusteko aukera duzue.

Horretaz gain, mintegian grabatutako bideoa eta azalpenetarako erabilitako aurkezpena ere eskura dituzue.


 

 

GALDERA

ERANTZUNA

1.        

Ikasbilen jarritako ereduei jarriko al zaie zuzendutako eredurik? Komenigarria izango litzateke.

Normalean ez dira jartzen, baina aztertuko dugu alderdi hori.

2.        

B2 eta C1ean ere idazmenean bakarrik momentuz?

Hori da aurreikuspena.

3.        

Aurreikusitako guztiak idatzizko bitartekotza dira?

Bai.

4.        

Edo ahozkoa ere aurreikusi duzue noiz txertatu?

Egiaztatzegintzan, idatzia bakarrik.

5.        

Powerpointa emango diguzue?

Bai, denon eskura jarriko da.

6.        

Bi idatziak egiteko enuntziatuak batera emango zaizkie?

Bai.

7.        

Bitartekotza ez al da laburpenetan egiten dutena?

Bai. *Galdera-tartean osatu da erantzuna.

8.        

Orduan, zergatik ez da birmoldatzen laburpenaren enuntziatua eta bitartekotza ariketa bihurtu, beste ariketa bat txertatu beharrean? Testuingurua jartzea nahikoa litzateke, ezta?

Oraingoz, ariketa hau gehituko da.

9.        

Eta 160 minutu emango dira dena egiteko?

Probaren iraupen osoa: 2 ordu eta 40 minutukoa izango da. Bitartekotza-jarduera: 50 minutukoa izango da.

10.    

Ikasbilen jarritako eredu gutxi horiez gain, besterik emango diguzue? Asko beharko ditugu ikasleekin lantzeko.

Jakingo duzuen bezala, IKASBILen eredu batzuk jartzen dira; ez guztiak.

11.    

Biak gainditu behar al dira? 15 puntu lortu beharko dira?

Bai. Baina konpentsazio-sistema bat ere badago. Bitartekotza-ariketan, 4 puntura iritsi ez, baina 3 puntu lortzen dituenak bigarren ariketan ateratako puntuekin konpentsatuko du puntu-gabezia hori, baldin eta bigarren ariketan  (ohiko idazlanean) 12 puntu lortzen baditu.

12.    

Bi ariketak gainditu behar dira (lehen ariketan, 4 puntu eta bigarrenean 11?

Bai

13.    

Eta alderantziz? Alegia, idazlanean 10 eta bitartekotzan 5 lortuz gero?

Ez da posible. Ez GAI litzateke.

14.    

Eta aldrebes? Ohiko idazmeneko ariketakoa konpentsatu?

Ez. *Aurreko galderan erantzun zaio.

15.    

Konpentsazioa 2024ko azterketaldirako dago aurreikusita ala gerora ere horrela izango da?

Oraingoz, horrela dago aurreikusia. Gerora nola izango den ez da erabaki.

16.    

Bitartekotza-ariketa gainditzeko parametro guztietan gutxienez C atera behar da, ezta? 

Ez. Irizpide guztietan lortutako kalifikazioaren batura izango da.


Otros contenidos interesantes

Mikel Hoyos

"Bitartekotza HABEren egiaztatzegintzan" web-mintegia

"Bitartekotza HABEren egiaztatzegintzan" web-mintegian izena emateko epea urriaren 30etik azaroaren 17ra bitartean egongo da zabalik, euskaltegietako eta euskararen autoikaskuntza-zentroetako irakasleei nahiz arduradun akademikoei zuzenduta.