H156 - Bertsolaritzaren oinarri tekniko eta erretorikoak

Argitaratua: asteartea, 2024(e)ko urtarrilaren 9(e)an, 09:43(e)tan
DVD 43

Andoni Egañak eta Joxerra Garziak hitzaldi bat eman zuten 2005ean HABEk antolatutako Ikastaroen barruan, Bertsolaritzaren oinarri tekniko eta erretorikoak izenburupean.

"Ahozko komunikazioa lantzeko metodoa" ez da bertsolaritza lantzeko metodoa, baina bat-bateko bertsoak hartzen ditugu abiapuntutzat. Alde horretatik, ezinbestekoa da bat-bateko bertsogintzaren oinarri nagusiak ezagutzea. Besteak beste, bertsolaritzaren alderdi erretorikoaz jabetzeko. Eskolak ikasleen ahozko komunikazio gaitasuna landu eta bermatu nahi badu, ezin albora utzi dezake gure gizartean ahoz komunikatzen arrakasta gehien lortu dutenen jardun eredugarria. Gainera, bertsoa neurri-neurriko diskurtsoa da, eta lanketarako ezinago egokia.

Bideo honetan, hitzaldi osoa duzue entzungai.

Beste eduki interesgarriak

Garzia&Egaña

Ahozko (eta idatzizko) komunikazioa lantzeko metodoa (bideo-laburpena)

Andoni Egañak eta Joxerra Garziak hitzaldi bat eman zuten 2005ean HABEk antolatutako Ikastaroen barruan, "Bertsolaritzaren oinarri tekniko eta erretorikoak" izenburupean. Laburpen bat dago sarrera honetan. Hitzaldi osoa, berriz, atari honetan dago digitalizaturik eskura; HABE Liburutegian DVD formatuan ere badago.