H31 - Barrene barrutik: irakasleen prestakuntzarako erremintak

Argitaratua: mardi 21 novembre 2023, 10:11
BARRENE
  • Atala:
  • Egilea:
  • Dokumentu-mota:
  • Edukiak:
    • Gaitasun estrategikoa
  • IFB zenbakia:
    • 16
  • Bideoteka:
    • IFB Irakasleen formaziorako bideo-saila
  • Bisitak: 472
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

HABEk material berriaren aurkezpena egin zuen 1998an, Barrene barrutik: irakasleen prestakuntzarako erremintak izenburupean.

Bideo honek BARRENE materialaren erabileran trebatzeko asmoz eginiko mintegi-sorta batean du abiaburu. Badira hainbat tresna irakaslearen esku ikasgelan zer gertatzen den jaso eta bildutako informazioaz gogoeta egiteko aukera ematen dutenak: behaketa, egunerokoa, bideo-kamera... Bideo honetan, irakasleek beraiek ematen dute, beren eskarmentua lagun, bitarteko horien zer-nolakoen berri: abantailak, zailtasunak...

Bideo honetan, aurkezpen osoa duzue entzungai.

Beste eduki interesgarriak

Monografia 3

Curriculum-materialak eta berrikuntza: "Barrene" proiektua

Material hezitzaileak diseinatzea erabaki zuen HABEk iaz curriculumaren aplikazioaren zabalkundeari begira, orientabide metodologiko eta eredu zehatzagoak eskaintzeko xedez; eta dokumentutik aplikaziora egin beharreko jauzia errazago egiten laguntzeko.