Berdintasuna
Berdintasuna
- Atala:
- Irakasbil kudeaketa
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
EAEko euskaltegietan emakume eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko neurriak, politikak eta jarrerak ezagutzeko diagnostikoa / Emaitza nagusiak. 2022ko maiatza_Monografiak 7
- Argitalpenak
- Sortua: 24 November 2022
- Bisitak: 223
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
HABEren I Berdintasun planean (2019-2022 epeari dagokionean hain zuzen) EAEko euskaltegiekin lotura duten hainbat ekintza garatzeko orduan kalitatezko informazio eguneratua izateak zuen garrantziaren inguruko hausnarketatik dator txosten hau: "EAEko euskaltegietan emakume eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko neurriak, politikak eta jarrerak ezagutzeko diagnostikoa. Emaitza nagusiak. 2022ko maiatza". Farapi Koop. Elkartea da ikerketa eta txostena egin duena.
Zer ez duzu ulertu nahi? Soilik bai da baietz
- Didakteka
- Sortua: 18 November 2022
- Bisitak: 152
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Azaroaren 25a, emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko egunean kanpaina bakarra izango da aurten EAEn. Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak, Emakunderen bitartez; Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiek; eta EUDELek kanpaina bateratua sinatu dute. Erakunde guztien artean koordinatutako kanpaina honetan gizonek beraiek, emakumeekin batera, egiten diete galdera beste gizon batzuei: “Zer ez duzu ulertu nahi? Soilik bai da baietz”.
1216 - Berdintasunaren ikuspegia zabaltzen (bideo-laburpena)
- Prestakuntza-jarduerak
- Sortua: 9 November 2022
- Bisitak: 204
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
2022ko irailaren 26 eta 27an, Assumpta Ayerdi Olaizolak eta Maider Sagredo Escuderok (Sorginlore Gizarte Elkartea) "Berdintasunaren ikuspegia zabaltzen" ikastaroa eman zuten, Ulibarri euskaltegiaren eskariz HABEk antolatuta. Bideo honetan, ikastaroan landutakoez aritu zaizkigu, guztion jakingarri.
1216 - Berdintasunaren ikuspegia zabaltzen
- Prestakuntza-jarduerak
- Sortua: 19 July 2022
- Bisitak: 207
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Berdintasunaren ikuspegi orokorra aurkeztea (testuingurua, marko legala…) eta didaktika arloan zentratzea, materialgintza eta ikaskuntza-irakaskuntza prozesuetan.
HABEren Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II. Plana
- Didakteka
- Sortua: 7 July 2022
- Bisitak: 423
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
"HABEren Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II. Plana" dokumenturen bidez, HABEk emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko orduan duen konpromiso politikoa berresten da, erakundeak arlo honetan izango dituen helburu estrategikoak finkatuz eta horiek betetzeko behar diren baliabideak jarriz. Bat dator Legegintzaldirako gobernu-programan jasotako konpromisoekin eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VII. Planarekin, eta aintzat hartzen du I. Planean egindako ibilbidea.
Euskara eta genero-berdintasunari buruzko ikerlanak egiteko bekak 2022 (Berdintzen)
- Didakteka
- Sortua: 24 February 2022
- Bisitak: 612
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Euskara eta genero-berdintasunari buruzko ikerlalanak egiteko beka-deialdia eman du argitara Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Berdintzen 2022 beka-deialdia). Guztira lau beka izango dira, bakoitza 7.500 eurokoa (programak 30.000 euroko aurrekontua du). Eskabideak aurkezteko epea 2022ko martxoaren 25era arte egongo zabalik
Erreferentzia: Agindua, 2022ko otsailaren 9koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, 2022an euskara eta genero berdintasunari buruzko ikerlanak egiteko lau bekatarako deialdia arautzen eta onartzen duena (2022ko otsailaren 24ko EHAA).
Kultura eta Hizkuntza Politika Saila: euskararen erabilera inklusiboa
- Didakteka
- Sortua: 14 January 2022
- Bisitak: 536
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Euskararen erabilera inklusiboa bultzatzeko bi argitalpen plazaratu ditu Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak. Alde batetik, "Hizkuntza inklusiboaren jarraibideak" argitalpen laburra. Beste alde batetik, 2022. urterako egutegia, euskara modu inlusiboan erabiltzeko orientabideak jasotzen dituena.
"Euskara eta Feminismoa bidelagun" jardunaldiak azaroko astearteetan online
- Didakteka
- Sortua: 1 December 2020
- Bisitak: 985
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
"Euskara eta feminismoa" jardunaldiak online izan ziren iragan azaroko astearteetan goizeko hamarretan, lau mahai-inguru guztira, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, Emakundek eta Hizkuntza eta Generoa batzordeak elkarlanean antolatutakoa.