Testu bidezko syllabus-diseinua

Argitaratua: Tuesday, 21 December 2004, 10:20 AM
Itzulpen Saila 46

Azken aspaldi honetan, ingelesaren irakaskuntzan (ELT) diskurtsoari lotutako trebetasunak bihurtu dira arretagune. Orain ustea da ELTren helburua zera dela, ikasleei aukera ematea testu osoekin eta dagozkien testuinguru sozialetan jarduteak eskatzen dituen ezagutza eta trebetasunak garatzeko. Arretagunearen aldaketa horren ondorioz, berraztertu egin behar izan da zein den syllabusaren eginkizuna ingeles-ikastaroetan zer irakatsi behar den mugatzerakoan.

Testu bidezko syllabus-diseinua da ingeles-irakasleek testu osoak irakatsi beharrari Australian eman zaion erantzuna. Hizkuntzalaritza aplikatuaren eta hizkuntzari lotutako hezkuntzaren arlo askotan gero eta garrantzi handiagoa ematen zaio testu osoari eta diskurtso hedatuari, eta horren erantzun praktikoa da testu bidezko syllabus-diseinua. Beste hizkuntza batzuetako hiztunei zuzendutako ingelesaren irakaskuntzan (TESOL) garatu da joera hau. Eta hizkuntzalariek eta hezkuntza hezitzaileek Australiako lehen, bigarren, hirugarren eta helduen hezkuntzako hainbat sektoretan egindako lanean izan du bilakabidea bi hamarkada luzean barrena.

Testu bidezko syllabus-diseinuari hizkuntz irakaskuntzaren planteamendu jakin batek ematen dio oinarria. Honakoak biltzen ditu planteamendu horrek:

  • Ahozko testuen eta testu idatzien egitura eta ezaugarri gramatikalak modu esplizituan irakastea
  • Ahozko testuak eta testu idatziak euren testuinguru sozial eta kulturalekin lotzea
  • Trebetasunak testu osoari begira lantzeko lan-unitateak diseinatzea
  • Ikasleei praktika gidatua ematea, testu osoen bidez komunikazio esanguradunerako trebetasunak garatuz doazela
Eskuliburu honen xedea da gidabide praktikoak ematea testu bidezko syllabus-diseinuari lotutako prozesuetarako.

HABEren liburutegian

Comments