Argitalpenak
Teknologiak bideratutako hizkuntzen irakaskuntza. Justizia sozialetik adimen artifizialera (AA)
- Atala:
- Egileak:
- Dokumentu-mota:
- Domaines de connaissance:
- Atala:
- Egileak:
- Dokumentu-mota:
- Domaines de connaissance:
- Bisitak: 1006
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 1
2020. urtearen hasieran mundu osoan izandako COVID-19aren pandemiak eragin handiena izan zuen sektoreetako bat hezkuntza izan zen, eta erakundeek, irakasleek, ikasleek eta familiek teknologia bidez ikasteko modu berri batera egokitu behar izan zuten. Hizkuntzen irakaskuntzaren eremuan, larrialdi globaleko egoera horrek aldaketa esanguratsua eragin zuen irakaskuntzaren ekosistema tradizionalean; izan ere, ordura arte, batik bat, aurrez aurreko eskoletan oinarritzen zen, eta teknologia osagarri gisa erabiltzen zen irakaskuntza-prozesuan.
Testuingurua
hori izanik, liburu honen oinarria ez da soilik pandemia-garaian izandako
trukea, hizkuntzak irakatsi eta ikasteko prozesuan urteetan erabili izan diren
esperientzia, egokitzapen, birformulazio eta tekniken elkartrukea, baizik eta,
haratago joan, eta ikasitako ikasgaiak agertzen ditu, eta Adimen Artifizialeko
(AA) prototipo eta aplikazio bidezko hizkuntza-irakaskuntzaren etorkizunera
bideratzen du arreta.
Liburua lau zatitan banatzen da:
1. zatia. Teknologia-beharrak planifikatzea
Lehenengo atalean, teknologiak bideratutako irakaskuntzaren plangintza da ardatz, behar teknologiko nagusien ikuspuntutik begiratuta: curriculum-beharrak, behar praktikoak eta behar metodologikoak.
2. zatia. Irakaskuntza eta ikaskuntza pertsonalizatzea
Bigarren atalean, irakaskuntza nola pertsonalizatu aztertzen da, eta teknologia zuzenean lotzen da egokitzeko gaitasunarekin, motibazio-beharrak asetzeko gaitasunarekin, aldagai garrantzitsuak –hala nola antsietatea eta interakzioa– kudeatzeko gaitasunarekin, eta ebaluazioan eta feedbackean esku-hartze pedagogikoak egiteko gaitasunarekin, betiere ikasgelan dauden ikaskuntza-profilak kontuan hartuta.
3. zatia. Baliabide teknologikoak inplementatzea
Hirugarren atalean, ingurune teknologikoetan ikaskuntza-esperientzia maximizatzeko tresnak eta baliabideak nola inplementatu aztertzen da, bai jardun biko irakaskuntzan, online irakaskuntzan edo ikasgela irauliaren ikuspegia duen irakaskuntzan, bai hizkuntza-murgilketako ingurune birtualetan. Hizkuntza-trebetasun digitalak garatzeari eta ingurune birtualetan pedagogia ludikoa aplikatzeari ematen zaie garrantzia.
Epilogoa. Teknologiak bideratutako agertoki berriak
Adimen Artifizialak hizkuntzen irakaskuntzan eskaintzen dituen agertoki berrien ezaugarriak lantzen dira eta AAk izan ditzakeen aplikazioak aztertzen dituzte, tresna horien irisgarritasun orokorrari bereziki erreparatuta, eta teknologia horren egitekoa definitu behar dela aipatuta, eraginkortasunari eta etikari dagokienez.
https://doi.org//10.54512/IS58-2024
Open Access: liburua oso-osorik dago eskura, pdf formatuan eta CC (by-nc-nd) lizentziapean.