Ordenagailu bidezko hizkuntza-egiaztatzegintza

Argitaratua: astelehena, 2019(e)ko ekainaren 17(e)an, 09:35(e)tan
Itxasne Sagarzazu

Gizarteko beste  esparru batzuetan  bezala, hizkuntzen ikas-irakas prozesuetan ere goranzko joera  du informazioaren  eta  komunikazioaren teknologien  (IKTen) erabilerak, eta fenomeno horrek ateak ireki dizkio orain gutxi arte soilik paperean gauzatzen zen hizkuntza-egiaztatzegintzari. Izan ere, hizkuntzen   ezagutza ordenagailu bidez egiaztatzeko eskaintza nabarmen zabaldu da azken hamarkadan. Molde informatizatu horrek erakunde beste aldaera dauzka, eta  sistema-aniztasun hori ulertzeko, garrantzitsua da hainbat aldagaitan oinarritutako azterketa egitea, helburu izanik proben ekoizpena errealitateko ekintza  komunikatiboetako baldintzetara ekartzea, eta, oro har, hizkuntzen egiaztatzegintza-prozesuak erraztea.

https://doi.org/10.54512/ROEQ5450