Oihan digitalean barrena: ikaslearen autonomia eta hizkuntza-ikaskuntza informala

Publicado: jueves, 23 de abril de 2020, 13:48
Robert Godwin-Jones

Teknologien eta ikaslearen autonomiaren arteko lotura lantzen da artikulu honetan, urte batzuk lehenago Reinders eta White-k egindako ekarpenetatik abiatuta. Aipatzekoa da testu hori jatorriz Language Learning & Techonology aldizkarian 2016an argitaratu bazen ere, 2018an eHIZPIDEn euskaraz plazaratu zela. Ekologiaren teorietan kokatzen da hemen ikaslearen autonomia eta horren zergatiak azaltzen dira; besteak beste, faktore ugarik eragiten diotelako norbanakoaren ikasprozesuari. Halaber, nahiz eta ikaskuntza informalaren esparruari erreparatu nagusiki, hezkuntza formalarekiko uztardura eta irakaslearen rola ere lantzen dira. Artikuluaren bukaeran, erreferentzia bibliografiko ugari eskaintzen zaizkio gaian sakondu nahi duenari.

https://doi.org/10.54512/ZKKD3549


Jatorrizko argitalpena:

Godwin-Jones, R. (2019). Riding the digital wilds: Learner autonomy and informal language learning. Language Learning & Technology, 23(1), 8-25. https://doi.org/10125/44667

Beraien baimenez egokitua, itzulia eta argitaratua.

Otros contenidos interesantes

Reinders & White

Autonomia eta teknologia 20 urteren ondoren: noraino heldu gara? nora goaz?

Ikaslearen autonomia hizkuntza-heziketaren xede onartua bihurtu da munduko leku askotan. Language Learning & Technology kaleratu zenetik igaro diren azken 20 urteotan, konplexuagoa eta aberatsagoa egin da ordenagailuz lagundutako hizkuntza-ikasketaren ikerketaren, praktikaren eta autonomiaren arteko erlazioa. Artikulu honek aztertzen du nola garatu diren bi eremu horiek, nola batak besteari eragin dion, eta nola ari den orain aldatzen hizkuntza-ikasketaz eta irakaskuntzaz dugun ikuspegia.