Nola irakatsi berba egiten?

Argitaratua: mardi 15 décembre 2015, 11:05
Itzulpen Saila 54

Norentzat da liburu hau?

Nola irakatsi berba egiten? idatzita dago arlo garrantzitsu honetaz gehiago jakin gura duten eta ikasgelarako trebetasunak garatu nahi dituzten irakasle guztientzat.

Zertaz da liburu hau?

Gehienek onartzen dute hizkuntza bat jakitea eta hizkuntza horretan berba egiten jakitea ez direla sinonimoak. Badaki italieraz esateak ez du nahitaez esan gura Badaki italieraz berba egiten. Hala ere, alde askotatik, bigarren hizkuntzak edo beste hizkuntza batzuk irakatsi izan dira jakitea eta berba egitea gauza bera balira bezala. Hau da, gramatika ikasten duzu, hiztegi pixka bat ikasten duzu, esaldiak egiten dituzu eta ondo ahoskatzen dituzu, eta, presto!, badakizu berba egiten. Hori ahozko ingelesa ikasteko mila liburutan ikusten da islatuta, liburu horiek funtsean gramatika ahoskatzen ikasteko liburuak besterik ez badira ere.

Ikerketek -eta zentzuak- aditzera ematen dute berba egiten jakitea askoz gehiago dela esaldi gramatikalki egokiak egiteko eta horiek zuzen ahoskatzeko gai izatea baino. Hasteko, berba egitea kontu interaktiboa da, eta eskatzen du gai izatea berba egiteko txandak elkarlanean kudeatzeko. Gainera, normalean denbora errealean gertatzen da, gauzak aurrez ondo prestatzeko asti gutxirekin. Egoera horietan ahozko jarioa izateko, bat gai izan behar da buruz ikasitako lexiko-pusketen bilduma bat behar ahala gogora ekartzeko. Eta berba egiteko prozesuaren izaeragatik, ahozko hizkuntzaren gramatika hizkuntza idatziaren gramatikatik aldentzen da hainbat modu garrantzitsutan. Hortaz, idatziaren gramatika ikastea beharbada ez da prestakuntzarik eraginkorrena berba egiteko.

Ez da harritzekoa berba egitea oztopo handia izatea hizkuntza ikasle gehienentzat. Berba egitea trebetasun bat da, eta, beraz, gramatikaren curriculumetik aparte garatu eta praktikatu behar da. Liburu honekin, beraz, "berba egitea trebetasun gisa” irakasteko gidaliburuen gabezia betetzen saiatuko gara. Ildo horretatik, 1. atalean lehenengo eta behin aztertuko dugu zer egiteko gai diren hiztun trebeak, eta gero (2. atalean) aztertuko dugu zer dakiten. Hirugarren atalean aztertuko ditugu beste hizkuntza batean aritzean hiztunei sortzen zaizkien arazoak, eta berba egiten irakastean izan beharreko zenbait lehentasun bereiziko ditugu. Hurrengo hiru ataletan trebetasunen garapenaren planteamendu orokor baten hiru urratsez jardungo dugu: ohartaraztea (4. atala), bereganatzea (5. atala) eta autonomia (6. atala). Azkenik, 7. atalean ahozkoa curriculumean txertatzeko zenbait modu aztertuko ditugu, eta ahozkoa ebaluatzeko planteamendu batzuk.

Ikasgelarako aplikazio praktikoak irudi honekin adieraziko ditugu. Azkenik, "Atazen erantzunak” daude, atal bakoitzari dagozkion ataza sorta bat, fotokopia daitekeena. Bakarka ikasi edo gogoeta egiteko erabil daitezke, edo trebakuntza ikastaroetan taldean eztabaidatu eta aztertzeko. Erantzunen orria ere badago. Azkenik, atal bakoitzerako oharrak eta bibliografia osagarria daude. Atalen barruan egiten diren aipamenen iturriak atal bakoitzerako oharretan ematen dira.

HABEren liburutegian

Beste eduki interesgarriak

DVD 100

H353 - Ahozko elkarreragina lantzeko hiru aldien eredua eta ariketen tipologia bat

Ane Ortegak hitzaldi bat eman zuen gaztelaniaz 2013n HABEk antolatutako Ikastaroen barruan, "Ahozko elkarreragina lantzeko hiru aldien eredua eta ariketa-tipologia" izenburupean. Bideo honetan, hitzaldi osoa duzue entzungai.
XXIV Encuentro práctico ELE BCN 15

XXIV Encuentro práctico de profesores de ELE BCN 2015

Bartzelonan abenduan burututako topaketari buruzko informazioa
Nola irakatsi berba egiten

"Nola irakatsi berba egiten" liburuaren aurkezpena egilearen eskutik

Scott Thornburyk, Itzulpen Saila bildumako 54. zenbakiaren egileak, aurkezten digu bere liburua.
DVD 46(IX)

H181 - Classroom approaches to the teaching of spoken language – Orientaciones metodológicas para el desarrollo de la competencia oral coloquial – Lagunarteko mintzamena garatzeko orientabide metodologikoak (I)

Scott Thornburyk hitzaldi bat eman zuen ingelesez 2006an HABEk EHUrekin batera antolatutako Ikastaroen barruan, "Classroom approaches to the teaching of spoken language – Orientaciones metodológicas para el desarrollo de la competencia oral coloquial – Lagunarteko mintzamena garatzeko orientabide metodologikoak (I)" izenburupean. "Lagunarteko ahozko hizkuntza eta H2ren irakaskuntza" ikastaroa eratu zuten EHUk eta HABEk, Donostiako XXV. Udako Ikastaroen barruan. Bideo honetan, hitzaldi osoa duzue entzungai.