NI-tik GU-ra, tailer-giroan

Argitaratua: Friday, 4 December 2015, 5:15 PM
Yolanda Arrieta

Bi tailer egin berri ditut euskara-irakasleekin: bata, idazketa sortzailearen inguruan; bestea, literaturaren ahozko baliabideak ardatz hartuta. Ez dira lehenak, ia mende laurden baitaramat esanak eta idatziak josten, bakarka nahiz taldean.
Tailerrotan egin duguna idatziz azaltzeko eskatu didate. Tailerron motorra ekinez ikastea izanik, zaila egiten zait modu informatzaile hutsean aritzea. Artikulu hau izan bedi, bada, tailerron berariazko izana ere ezagutzeko lagina.

Comments

    Beste eduki interesgarriak

    Prestakuntza HABE

    IFB-ko ale berriak HABE liburutegian

    Bigarren hizkuntzen irakaskuntzan diharduten irakasleen formaziorako baliabideetako bat da Irakasleen formaziorako bideo-saila (IFB) bilduma. Eskura dituzu, HABE Liburutegian, 2015 urtean eratutako ikastaroetan bildutako honakoak:
    Yolanda Arrieta

    Sentitu, kontatu, idatzi

    Sarritan, ahaztu egiten zaigu idaztea zerbait kontatzea dela. Hitzaldi honetan ikusiko dugu, adi biziz gero, beti dagoela zer kontatua. Entrenatzea da kontua: aurrena, sentitzeko; ondoren, kontatzeko; eta, azkenik, idazteko. Entrenatzea, ekitea, saiatzea. Behin eta berriro kontuak aitatzen dituzun bitartean.