Itzulpen Saila 58 sarbide irekian (OA)

Argitaratua: Monday, 20 May 2024, 11:11 AM
Itzulpen Saila 58

Adierazitako asmoari jarraikiz ("Sarbide irekia sustatzeko urrats berriak egingo ditu HABEk") "Teknologiak bideratutako hizkuntzen irakaskuntza. Justizia sozialetik adimen artifizialera (AA)Itzulpen Saila bildumako 58. zenbakidun liburua ere sarbide irekian jarri berri du HABEk. 

Hala, interesaturik dagoen ororen esku dago liburu osoa Irakasbil webgune honetan, pdf formatuan eta Creative Commons by-nc-nd  lizentziapean (Aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe).

Comments

    Beste eduki interesgarriak

    Itzulpen Saila 58

    Teknologiak bideratutako hizkuntzen irakaskuntza. Justizia sozialetik adimen artifizialera (AA)

    Hizkuntzak irakatsi eta ikasteko prozesuan urteetan erabili izan diren esperientzia, egokitzapen, birformulazio eta tekniken elkartrukeak aurkezteaz gain, liburu honek Adimen Artifizialeko prototipo eta aplikazio bidezko hizkuntza-irakaskuntzaren etorkizunera bideratzen du arreta.
    Open Access

    Sarbide irekia sustatzeko urrats berriak egingo ditu HABEk

    Sarbide irekia edo Open Access (OA) ezagutza sortzeko, partekatzeko eta erabiltzeko modua aldatzen ari den mugimendu globala da. Hala, zientzia-informazioa doan eta copyrightaren muga gehienak gaindituta erabiltzea da proposamena. Ondorioz, edonork eskuratu, irakurri, deskargatu, partekatu eta berrerabil dezake informazio hori, tarifak ordaindu edo baimen bereziak eskatu gabe, sarri askotan Creative Commons lizentziapean. "Irakasbil" atariko eduki ugari horrela daude, e-Hizpideko artikuluak, besteak beste. Orain,"Itzulpen Saila" bildumako zenbait liburu horrela jartzeko urratsak egingo ditu HABEk.